|
Iruñea, industri nahiz merkataritza hiria izanik ere, zerbitzu-hiria ere bada. Osasuna, publikoa zein pribatua, Nafarroako Ospitalearen, Bideko Ama Birjinaren Ospitalearen eta Unibertsitateko Klinikaren inguruan biltzen da. Nafarrek osasun laguntzako maila bikainak lortzen dituzte, batetik erregularitate eta irizpide egokiez egindako inbertsiogatik, eta bestetik oso talde profesionalen existentziagatik. Azkenean, osasun laguntzak maila guztietan, lehen osasun laguntzatik hasita ospitalekoraino, gutxitan gainditu den kalitatea eskaintzen du. Ez da kasualitatea nafarren bizi-itxaropena 77,5 urtekoa izatea. Hezkuntza hiriaren bizitzan bertan da. Hiru Unibertsitatek gazteago egiten dute hiriko bizitza, kultur iharduera bultzatu eta aberastasuna sortzen dute. Iruñea bezalako hiri batek ezinbestean nabaritzen du bertan bizi diren 20.000 baino gehiago ikasleen bulkada.
Hezkuntza hiriaren bizitzan bertan da. Hiru Unibertsitatek gazteago egiten dute hiriko bizitza, kultur iharduera bultzatu eta aberastasuna sortzen dute. Iruñea bezalako hiri batek ezinbestean nabaritzen du bertan bizi diren 20.000 baino gehiago ikasleen bulkada.
Autobidea erabiliz gero Zaragoza 175 kilometrora dago eta Bartzelona 480ra. Madril 407 kilometrora dago, hein handi batean autobide eta autobiatik. Gasteizera doan autobiaren eraikuntza berriak konpondu du errepide zaharra saturatzen zuen trafiko astuna; orain ordubetera dago Arabako hiriburua eta, bertan, Bilbora daraman autobidea hartzen da, Iruñetik 160 kilometrora. Leitzarango autobia berritik 90 kilometrora dagoen Donostiara irits daiteke ibilbide eroso eta segurua eginez, ahantzezinezko paisaia batetik. Belateko tunelaren irekierak erraztuko du Frantziara Irundik sartzea. Hiriko perimetroa egiten duen ingurabideak hiriko trafiko astuna alboratu eta kanpoaldean dauden etxebizitzak eta industriak konektatzen ditu erdialdearekin. Noaingo aireportutik, hiriburuaren ondotik, egunero ateratzen dira hegaldiak Madril eta Bartzelonara. Nafarroan oro har, eta Iruñean bereziki, ahalegin handiak egin dira Estatuarekin komunikazioak hobetzeko eta Pirinioetako muga behin betikoz gainditzeko. Bordelera -325 kilometro- eta Tolosara -428 kilometro- autobidetik edo autobiatik modu azkar eta seguruan heltzen da.
Auzo berrietan urbanizazio bikainak daude eta hala egiazta daiteke Mendebaldean, Iturraman, Zizurren nahiz Mendillorrin. Antzinako gotorlekuak eta erabilera militarreko lekuak hiriaren bihotzean kokaturiko parke publikoak dira orain. Halaxe gertatu da Takoneran, iparraldeko harresiaren mugan; Gazteluko Ingurunean, non XVI. mendeko Ziudadelako eraikuntza militarra ederki kontserbatzen den; eta Media Lunan, Argako malkarrean, Magdalenako baratzei begira. Hauez gainera Biurdanako parkea, Mundukoa, Barañaingoa, Mendillorrikoa, Aranzadikoa eta estilo japoniarrekoa den Yamaguchikoa ditugu. Zerrenda amaitu gabe dago, orain proiektuan bai baitago Argako ibai-parkea, Errotxapea auzoan. Berdeguneen zerrenda honi gaineratu beharra dago Unibertsitate publiko eta pribatuko campus zabal eta ongi zainduak. Iruindarrek aisialdirako guneen tasa handienetako bat dute: 23 metro karratu berdegune biztanle bakoitzeko.
|
|
Página principal |