Volver a la página principal
Para Conocer la UniversidadOrganización académicaInvestigaciónServiciosInformación de actualidadBúsquedaInternet
Hemen zaude >Ezagutu Nafarroako Unibertsitatea > Irakasleak eta ikasleak
.
Ezagutu Nafarroako Univertsitatea     
Nafarroa
Iruñea
Unibertsitatea eta hiria
Campusa
Unibertsitate ikasketak Nafarroan
ECTS
Titulazioak
Irakasleak eta ikasleak
Irakaskuntzak
Ikerketa
Sailak
Unibertsitateko Estatutuak
Gobernu Erakundeak
Unibertsitate Zerbitzuak
Nazioarteko egitasmoak
Lankidetza hitzarmenak
Unibertsitatea, bihar
Helbide interesgarriak
Unibertsitateko planoa

Irakasleak

Unibertsitateko irakasleak 600 baino gehixeago dira. Horietatik ehuneko 63 gizonezkoak dira eta ehuneko 37 emakumezkoak. Irakasleen batezbesteko adina 38 urtekoa da.

Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleak -Unibertsitateko eta Unibertsitate Eskolako katedradunak eta titularrak- ehuneko 46 dira. Kontratatutako gainerako irakasleetan bi heren irakasle elkartuak dira eta besteak lan-egoera desberdineko langileak, batez ere laguntzaileak.

Zientzi-arloen arabera, Enpresen Kudeaketa Sailak hartzen dituen arloak dira nabarmenenak, irakasleen ehuneko 9 biltzen baitute, gutxi gora behera. Irakasle kopuruaren arabera hurrengo garrantzitsuenak dira Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saila, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saila, eta Osasun Zientzien Saila, bakoitzak irakasleen ehuneko zazpi inguru baitu.

Ikasturtean zehar sarritan izaten dira beste unibertsitate batzuetako irakasleak doktoretza ikastaroetan, mintegietan, edota hitzaldietan. Era berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak ere beste unibertsitate batzuetara joaten dira -Espainiako nahiz atzerriko unibertsitateetara- antzeko ekintzetan parte hartzera, ikerketaldiak egitera edo irakasle bisitari gisa ihardutera.


Ikasleak

Unibertsitatearen matrikula 10.000 ikasletik gorakoa da lehen eta bigarren zikloetan, eta 500tik gorakoa hirugarren zikloan. Ikasleen ehuneko 91 Nafarroakoa da. Bada ondoko erkidegoetako, nagusiki Euskadiko eta Errioxako, ikasle portzentaia txiki bat.

Horretaz gainera esan daiteke ikasleen ehuneko 47 Iruñekoak direla, Nafarroako hiriburukoak. Iruñeko ikasleak ugariagoak dira Industri Ingeniaritza eta Telekomunikazio Ingeniaritza bezalako titulazioetan, kopuru osoaren ehuneko 60 izatera iristen baitira, eta, nabarmen eskasagoak nekazaritza ingeniaritza eta nekazaritza ingeniaritza tekniko titulazioetan, Iruñeko ikasleak ez baitira ehuneko 30era iristen. Ikasle guztien ehuneko 50,5 gizonezkoak dira, eta 49,5 emakumezkoak. Aipatzekoa da zenbait titulaziotan, hala nola, industri ingeniaritzetan -Goi mailakoan eta Teknikoan- gizonezkoak ehuneko 80 baino gehiago izaten direla, Espainia osoan gertatzen den bezala.

Badira, bestalde, Unibertsitateko emakumezko portzentaia askoz ere goragokoa duten titulazioak: Erizaintza Diplomatura - ehuneko 85-, Gizarte Laneko Diplomatura, eta Irakasle Diplomatura, ehuneko 80 tik gora emakume dituena.

Matrikula gehien jasotzen dituen titulazioa Enpresa Zientzien Diplomatura da, eta titulazio horretako ikasleek unibertsitate osoaren zortziren bat hartzen dute. Hurren daude Industri Ingeniari Teknikoko Diplomaturak, bi espezialitateetan, ikasleen hamarren bat hartzen baitute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak jatorriz gizarte maila anitzekoak dira. Ikasle askok hiriburutik urrun samar dauden Nafarroako herrietan dute familia, astelehenetik ostiralera hiriburuan egoten dira eta asteburuetan beren jatorrizko lekuetara itzultzen dira. Unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar bizitu egiten dute hiriko erdigune historikoa, eta garai horretan Iruñean izaten diren kultura ihardueretan eta aisiakoetan parte hartzen dute.

1988-1997 bitartean matrikulatutako ikasleak
Ikasturtea Ikasleak
1988-1989 630
1989-1990 1.579
1990-1991 4.431
1991-1992 5.903
1992-1993 7.062
1993-1994 8.353
1994-1995 8.694
1995-1996 9.536
1996-1997 10.066


Tituludunak

Bere iharduera akademikoari ekin zionetik, 1989-1990 ikastaroan, Unibertsitateak urtero atera ditu tituludunak, bere gain hartu baitzituen Iruñean lehendik zeuden unibertsitate eskolak: Nekazaritza eta Industri Ingeniaritza Teknikoen eskolak, Erizaintza eskola, Enpresa Zientzien eskola, eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasleen Prestakuntzarako eskola.

Geroagoko ikasturteetan, titulazio berriak ezarri zirenez geroztik, Gizarte Laneko graduatuak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatuak, Soziologian lizentziatuak, Nekazaritza Ingeniariak, Industri ingeniariak eta Telekomunikazio ingeniariak ateratzen hasi ziren. 1996-1997 ikasturtean aterako da Zuzenbidean lizentziatutako lehenengo promozioa eta 1997-1998 ikasturtean, Haur Hezkuntza, Atzerriko hizkuntza eta Musika Hezkuntzako lehenengo irakasleak, eta horrekin osatuko dira bere garaian ezarritako titulazioen ikasketak.

Horrela bada, 1.300 lagun inguru dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako tituluak urtero erdiesten dituztenak. Orohar, ia 5.000 dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak graduatutakoak. Titulazioen arabera, Enpresa Zientziek, Industri Ingeniaritza Teknikoak, eta Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoak dauzkate titulu portzentaiarik handienak.

 

Subir

Página principal
Conocer la Universidad | Organización académica | Investigación
Servicios universitarios | Información de actualidad | Búsqueda | Internet

Indice del sitio | Ayuda | Contacto