Volver a la página principal
Para Conocer la UniversidadOrganización académicaInvestigaciónServiciosInformación de actualidadBúsquedaInternet
Ezagutu Nafarroako Unibertsitatea > Unibertsitate ikasketak Nafarroan
.
Ezagutu Nafarroako Univertsitatea     
Nafarroa
Iruñea
Unibertsitatea eta hiria
Campusa
Unibertsitate ikasketak Nafarroan
ECTS
Titulazioak
Irakasleak eta ikasleak
Irakaskuntzak
Ikerketa
Sailak
Unibertsitateko Estatutuak
Gobernu Erakundeak
Unibertsitate Zerbitzuak
Nazioarteko egitasmoak
Lankidetza hitzarmenak
Unibertsitatea, bihar
Helbide interesgarriak
Unibertsitateko planoa



Nafarroako Unibertsitate Publikoak buru ematen dio Foru Komunitateko hezkuntza sistemari. Historian zehar nafarren foru eraentzak etengabe ahalbidetu izan du Administrazioaren presentzia hezkuntzan. Nafarroa aitzindaria izan da Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE) praktikan jartzean, kalitatezko hezkuntza sustatzen du, elebitasuna -gaztelania eta euskara- bultzatzen du maila guztietan, eta ongi hornituriko instalazioak mantentzen ditu, kirol eremuak bereziki zainduz. Gaur egun lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe gehienak, 350 orotara, bai publikoak bai pribatuak, doakoak dira Nafarroako administrazioaren laguntza ekonomikoari esker.

Foru Komunitateko biztanleen laurden bat ikasleak dira eta hauetatik ehuneko hogeia unibertsitarioak dira. Neurri handi batean garatua eta errotua dagoen hezkuntza sistema honetan, Nafarroako Unibertsitate Publiko gazteak amaiera ematen dio nafarren hezkuntz prozesuari.

Jakina den bezala, hau ez da Nafarroan diharduen unibertsitate-erakunde bakarra. Iruñean badago Nafarroako Unibertsitatea ere, "Opus Dei"ren ikastetxe pribatu bat. Nafarroako Ikasketa Orokor gisa hasi zuen irakaskuntza-iharduera 1952an. Bere ikasgeletatik ateratako graduatu kopurua 50.000ra iristen da. Ikasle kopuruari begiratuz, 14.000 ikasle baino gehiago ditu; Deustuko Unibertsitatearen atzetik Espainiako bigarren unibertsitate pribatua da Iruñeko, Donostiako, Bartzelonako eta Madrileko campusetan banaturik.

Horrez gain aipatu beharra dago Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) presentzia, ikastetxe elkartua Iruñean, El Sario eraikinean, eta luzapen bat Tuteran dituena. Ongi hornituriko bere instalazioetan batezbeste 3.000 bat ikaslek ikasten dute urtero.

Hezkuntz ingurune honetan kokatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Nafarroako Parlamentuak 1987an onetsi zuen bere sorrera eta hura finantzatzeko konpromezua hartu zuen Unibertsitate berriak Nafarroan zegoen titulazio-eskaintza zabaldu eta garai hartan ikastetxe publikoetan ematen ziren unibertsitate ikasketak bil zitzan, ordura arte behar bezalako koordinaziorik gabe baitziharduten.

Nafarroako biztanleen erdiak ikasleak dira, eta horietan ehuneko hogei unibertsitate ikasleak dira. Ongi garatutako eta errotutako sistema horretan Nafarroako Unibertsitate Publiko berriak nafarren hezkuntz prozesua burutzeko aukera ematen du.

 

Subir

Página principal
Conocer la Universidad | Organización académica | Investigación
Servicios universitarios | Información de actualidad | Búsqueda | Internet

Indice del sitio | Ayuda | Contacto