Volver a la página principal
Para Conocer la UniversidadOrganización académicaInvestigaciónServiciosInformación de actualidadBúsquedaInternet
Hemen zaude > Ezagutu Nafarroako Unibertsitatea > Iruñea > Historia
.
Ezagutu Nafarroako Univertsitatea     
Nafarroa
Iruñea
 
Eguratsa
Historia
Unibertsitatea eta hiria
Campusa
Unibertsitate ikasketak Nafarroan
ECTS
Titulazioak
Irakasleak eta ikasleak
Irakaskuntzak
Ikerketa
Sailak
Unibertsitateko Estatutuak
Gobernu Erakundeak
Unibertsitate Zerbitzuak
Nazioarteko egitasmoak
Lankidetza hitzarmenak
Unibertsitatea, bihar
Helbide interesgarriak
Unibertsitateko planoa

Hasierako garaiak: baskoi eta erromatarrak

Iruñeak hasiera-hasieratik erakutsi izan du inguruko lurraldeen gain gehiengotasuna ezartzeko gogoa. Arga ibaiaren gaineko kokapen estrategikoa hasiera-hasieratik egon da okupatua. Erromanizazioa Kristo aurreko I. mendean sustraitu zen, hiri erromatarra herri baskoiaren lekuan ezartzen denean. Lurraldearen kristianizazioa eta Erromaren presentzia kulturalak sendotu egingo du Iruñea hiriburu politiko eta erlijioso bezala. Katedralaren inguruko hondalanak zerbitzuz hornituriko hiri garatua agertarazten dute. Nafarroako Museoan une kritiko honetako frogak daude, hasierako baskoien herria erromatar zibilizazioaren eskutik Historian sartzen den unekoak.


Iruñeko Erresuma

Bisigodo, musulman eta karolingiarren pasarteen ondoren, IX. mendearen bigarren erdian hirian sendotu egiten da sortzen ari zen nukleo kristaua, eta Aragoa eta Asturiasen bezala, monarkia bisigodoaren menpeko lurraldean erroturiko Islamaren aurkako elementu gisa osatzen da. Ximeno Dinastiak egituratzen du mugimendu sozial eta politiko hau X. mendean eta Iruñeko Erresuma sortzen da, hasiera batetik eta hurrengo bi mendeetan izen horrekin ezagutuko zena, 1164an Nafarroako Erresuma izena hartzeko. Aldaketa honekin lurraldearen subiranotasuna nabarmendu eta bereziki Gaztelako koroarekiko desberdintasunak agertu nahi ziren, noizbait haren menpean egonak baitziren errege nafarrak.

Erdi aroko hiru burguak

Erdi aroko Iruñea ez zen bat, hiru baizik. Hemen juridikoki eta gizarte mailan desberdinak ziren hiru hirigune bizi ziren aldi berean, batzuetan nekez. Haietariko bakoitzak bere hiri aginteak, araudiak eta harresiak zituen. Geroago erromanizatuko zen lehen hirigune baskoiak, Nafarreria auzoak, alegia, bertako biztanleak hartzen ditu. San Zernin burgua, San Saturnino auzoa, franko, burges eta merkatari taldearen bizilekua da. Eragin handiko talde hau neurri handi batean Frantziatik etorria da, hango hizkuntza eta zaletasunak -San Zernin, Toulousen gurtzen den San Saturnino- beraiekin ekarriz. San Nikolas herria da Iruñeko hirugarren hirigunea, jatorri eta gizarte mailari dagokienez heterogenoagoa da eta geroagoko Iruñearen jatorria izango da.

Burgu edo auzoetako banaketa mantendu egingo da XIII. eta XIV. mendeetan zehar, bai eta, horren ondorioz, hiriaren garapena geldiaraziko duten gatazkak eta bortizkeria ere. Tentsioak indar handiena izango du 1276an, atzerriko dinastia bat Nafarroako tronura iristen denean -Kapetoak, Frantziako erregeak- tropa frantziarrak Nafarreria auzoa eraso, bertako biztanleak hil eta beren ondasunak suntsitu egiten dituztenean.


Iruñea batua

Evreux etxea Nafarroako tronura iristean 1328an sendotze politikoa eta ekonomi eta kultura garapen garaia irekitzen da. Karlos III.a Prestuak hiriaren ordura arteko zatiketari amaiera eman zion 1423an, hiria udal aginte eta harmarri bakarraren menpean dekretatzean. Azkenik ahaztu egiten dira hirian izandako anaien arteko borrokak eta garapen garaia hasten da. Horren testigantza katedralaren multzo arkitektonikoan dago, non aipatzekoak baitira gotiko amaierako klaustroa eta Karlos III.a Prestua eta Leonor Gaztelakoa, bere emaztea, dautzan hilobi paregabea, artista borgoniarrek harlandua.


Mugaldeko gotorlekua

XV. mendean Nafarroa astintzen duen krisi politikoak, agramondarren eta beaumondarren arteko gerra zibil gordinean laburtzen denak, eragin zuzena du erresumako hiriburuan. Gaztelak era bateko ahultasun eta kaos sozial hau Nafarroa inbaditu eta hiriburua setiatzeko aprobetxatu zuen. Iruñea 1512an errenditzeaz bat erresuma osoa errenditu zen eta bere errege-erreginak -Joan Albretekoa eta Katalina Foixkoa- Pirinioen bestaldeko beren jauregietan errefuxiatu behar izan ziren, sekula iritsiko ez zen errestaurazioaren irrikan konspiratzeko.

Gaztelako konkistaren ondoren Erresumako hiriburuak balio estrategiko berria hartzen du gotorleku plaza moduan, orduan gaztelako koruaren etsai sutsua zen frantses monarkaren inbasio mehatsu etengabearen aurrean. Babestokietarako lan handiak egin izan dira XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan zehar frantses eraso beldurgarriaren aurrean hiria bastioi gaindiezina bihur zedin. Baina Iruñea ez da funtzio militar horretara mugatuko eta politika eta izpiriturako hiriaren grina garatuko du. Hementxe bilduko dira erakunde politikoak eta lehen lekua jatorrizko monarkak ordezkatu zituen Erregeordeak beteko du.


Hiri berria

Iruñea harresien barruan egongo da XX. mendearen hasierara arte.

Jendea hertsirik biziko da bertan, gero eta estuagoa den espazioan mugaturik eta Antzinako Erregimeneko bizimodua eta lana uzten hasia den gizartearen erronkei aurre egin ezinik.

Azkenik, 1905ean harresiak kendu egin ziren Takoneratik Labritera, Hegoalderako hazkunde ordenatuari bidea emateko. Halaxe sortu zen Bigarren Zabalgunea -lehenengoa, Ziudadelaren inguruko hedapen xume bat, 1888an egin zen-. Gazteluko Plazatik eskema zuzena jarraitzen zuten kale berriak ireki ziren, Cerdá-k Bartzelonako Zabalgunean erabilitakoaren bezalako eskema.

 

Subir

Página principal
Conocer la Universidad | Organización académica | Investigación
Servicios universitarios | Información de actualidad | Búsqueda | Internet

Indice del sitio | Ayuda | Contacto