|
Estatutuen
testu osoa
|
 |
1987an Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortzea
onetsi eta haren finantzaketaren konpromisoa hartu zuen, orduan ematen
ziren titulazioen eskaintza unibertsitate berriak zabal zezan eta ordura
arte behar bezalako koordinaziorik gabe ikastegi publikoetan ematen ziren
unibertsitate ikasketak biltzeko asmoz.
.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutu berriak
onetsi ditu. Joan den maiatzaren 19an argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari
Ofizialean eta, hartaz, indarrean sartu ziren. Estatutuen proiektua martxoaren
7ko Klaustroan onetsi zen, 153 Klaustrokideen hiru bostenen aldeko botoa
beharrezkoa zen azken bozketan. Izan ere, bertaratu ziren 132 klaustrokideetatik,
116k aldeko botoa eman zuten, 10ek aurkakoa eta 6 abstenitu egin ziren.
Testua honakoez osatzen da: Hitzaurrea, Atariko Titulua (hainbat xedapen
orokor dituena), eta zortzi titulu ondokoei buruzkoak: Unibertsitatearen
Egitura, Unibertsitatearen Gobernua, Irakaskuntza Jarduera eta Unibertsitate
Hedapena, Unibertsitate Komunitatea, Unibertsitate Komunitaterako zerbitzuak,
Ekonomia eta Finantza Erregimena, Administrazio Erregimen Juridikoa eta
Estatutuak Eraberritzea. Guztira 146 artikulu dira eta horiei hainbat
xedapen gehigarri, iragankor, indargabetzaile eta azken xedapena eransten
zaizkie.
Aurreko Estatutuak 1995 urtean onetsi ziren.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren armarria Nafarroako armarriaren
erdiko gunea betetzen duen esmeralda berde batek osatzen du, berau urrezko
eraztun batek inguratua, zeinetatik urrezko bost katemaila ateratzen diren,
hondo gorrian.
Gehiago:
|