Erdialdean kokatua dagoenez gero, hiriak ozeanikoaren eta mediterraniarraren
tarteko trantsizio eguratsa du. Kantauri itsasoaren eraginak Iparmendebaldeko
haize hezeak dakartza sarritan euriarekin -urtean 134 egunetan eta 833
milimetroko eurijasa-, hezetasun erlatibo altua, ehuneko 70 ingurukoa,
eta tenperatura leunak -urteko batezbestekoa 12 gradukoa da-.
Erriberan nagusi den egurats mediterraniarraren eragina udaldi lehorretan
nabaritzen da, uztail eta abuztuko bero handiko egunetan. Hiriak udaberrira
arte iristen den negu luzea izaten du. Elurra ere egin ahal du, urtean
hamar egunetan batezbeste. Udaldia laburra izaten da, kasurik hoberenean
uztail eta abuztura murriztuta, eta orduan ere ez dira falta ekaitzak
eta egun freskoak. Iruñerrian udazkena oso atsegina izaten da tenperatura
leunak, zeru aldakorrak eta etengabe aldatzen ari den paisaiaren edertasunari
esker.
Temperaturak eta euriak Iruñean
| Hilabetea |
Hilabeteko
batezbesteko temperaturak |
Egun
euritsuak hilabeteko batezbestekoa |
| Urtarrila |
4.8 |
11 |
| Otsaila |
5.6 |
10 |
| Martxoa |
8.6 |
13 |
| Apirila |
10.8 |
14 |
| Maiatza |
14.1 |
14 |
| Ekaina |
17.6 |
10 |
| Uztaila |
20.5 |
7 |
| Abuztua |
20.3 |
8 |
| Iraila |
17.8 |
11 |
| Urria |
13.5 |
10 |
| Azaroa |
8.3 |
13 |
| Abendua |
5.4 |
13 |
|
|