|
Javier Casalí Sarasibar (Iruñea, 1967) Lleidako Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan erdietsi zuen nekazaritza ingeniariaren titulua 1992an, eta nekazaritza ingeniari doktorearena Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1997). Azken horretan garatu du betiere bere irakaskuntzako karrera, Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Sailean, bertan izan da bekaduna (1992-1993 ikasturtean), Eskolako laguntzailea (1993-1999), eta Unibertsitateko irakasle titularra da 1999. urtetik hona, Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza arloan. 1997-1998 ikasturtean hamaika hilabeteko egonaldia egin zuen Sedimentazio Laborategi Nazionalean, Oxforden, Mississippi, zientzia bisitari lanetan. Laborategi hori Estatu Batuetako Nekazaritza Sailarena da. Bere irakaskuntza jarduera Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko titulazioetan izan du beti, nekazaritza inguruneko uraren eta lurzoaren higaduraren gaietan. Jarduera horretan nabarmen da irakurritako bi doktoretza tesiren zuzendarikide izan dela, eta bidean diren beste bi tesirena, eta karrera amaierako 19 lan zuzendu dituela. Irakaskuntzarako bi libururen idazle-kidea da, bat unibertsitate irakaskuntzan kontzeptu mapak aplikatzeari buruzkoa, eta beste bat Hidraulikako praktikei buruzkoa. Bere ikerketa lanak lurzoruaren ur-higadurari buruz, eta nekazaritza aldeetako uren kalitateari buruz egin ditu, Nafarroako Gobernuko taldeekin batera, eta baten bat Amerikako Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuarekin hitzarmena izanda. Lan horiek nazioarteko aldizkarietan ateratako 17 argitalpenetan hezurmamitu ditu, eta biltzarretarako egin dituen txosten ugarietan. 2002. urtetik aurrera Unibertsitateko "Hidrologia, ureztatzeak eta egiturazko analisia" ikerketa-taldearen arduraduna da. Halaber, berrikusle lanak egiten ditu, besteak beste, aldizkari hauetarako: Earth Surface Processes and Landforms, Catena, Biosystems Engineering, y Soil and Tillage Research. Aipatu behar da, azkenik, Ikerketarako eta Transferentzia Teknologikorako
Arloko zuzendaria izan dela, izen bereko Errektoreordetzan (2000-2003).
Horretaz gainera, 2001-2002 ikasturtetik hasita, mugikortasunerako arduraduna
da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako
Eskolak eta Università degli Studi de Perugia izenekoak dituzten
harremanetarako, Erasmus programaren barnean.
|
|
Página principal |