Volver a la página principal
Para Conocer la UniversidadOrganización académicaInvestigaciónServiciosInformación de actualidadBúsquedaInternet
Hemen zaude > Ezagutu Nafarroako Unibertsitatea> Gobernu erakundeak
.
Ezagutu Nafarroako Univertsitatea     
Nafarroa
Iruñea
Unibertsitatea eta hiria
Campusa
Unibertsitate ikasketak Nafarroan
ECTS
Titulazioak
Irakasleak eta ikasleak
Irakaskuntzak
Ikerketa
Sailak
Unibertsitateko Estatutuak
Gobernu Erakundeak
 
Unibertsitateko Klaustroa
Gizarte Kontseilua
Gobernu Batzordea
Errektorea
Errektorea taldea
Beste erakunde kolegiatu batzuk
Lagun bakarreko beste organo batzuk
Unibertsitate Zerbitzuak
Nazioarteko egitasmoak
Lankidetza hitzarmenak
Unibertsitatea, bihar
Helbide interesgarriak
Unibertsitateko planoa

 

Alfonso Carlosena García (San Martín de Unx, Nafarroa, 1962), ezkondua, bi alaba ditu, Fisika Zientzietan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean (1985), lizentziaturako aparteko sariduna, eta doktorea unibertsitate berean (1989). Zaragozako Unibertsitatean aldi batean irakasle laguntzaile izan ondoren, eta Zuricheko Swiss Federal Institute of Technology izenekoan, ikertzaile gonbidatu gisa, doktoretzaren ondorengo hainbat egonaldi egin eta gero (1989. eta 1991. urteetan), Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi zen irakasle laguntzaile lanetan 1992. urtean, eta 2000.ean Seinalearen Teoria eta Komunikazioak jakintza arloko katedra erdietsi zuen. 2004-2005 ikasturte osoa Estatu Batuetan eman zuen, Arizona State University (Tempe, AZ) unibertsitatean ikerketak egiten, eta lehenago hiru hilabete zituen emanak (1999.ean), New Mexico State University izenekoan.

Ikerketa proiektu ugariren zuzendaria izan da Elektronikaren, Instrumentazioaren eta Seinalearen Prozesatuaren arloan, eta, ondorioz, ehundik hurbil artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkari indexatuetan, eta ustiatzeko bidean dauden nazioarteko lau patenteren egilea da. Aldi berean hamabi doktoretza tesi zuzendu ditu. Halaber, etengabe lankidetzan aritu da, Espainiako eta atzerriko enpresekin, merkataritzako produktuak garatzen. Ikerketa lanagatik hainbat sari jaso ditu, esaterako, BBV, Iruñeko Udal Aurrezki Kutxarena eta 2004ko Ideactiva.

Irakaskuntzako kudeaketa-lanean duen esperientziari dagokionez, aipatzekoa da Unibertsitatearen Ikerketa Emaitzak Bestetaratzeko Bulegoko (OTRI) zuzendaria izan dela, Doktoretza Batzordeko burua, eta batzordekidea Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) Ikasketa Teknikoen Batzordean.




 

 

Subir

Página principal
Conocer la Universidad | Organización académica | Investigación
Servicios universitarios | Información de actualidad | Búsqueda | Internet

Indice del sitio | Ayuda | Contacto