|
Arkitektura
Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa Javier Sáenz de Oiza,
arkitekto nafarraren lana da. Casedan jaio zen 1918an eta bere lana unibertsala
da. Bere ibilbidearen adibide adierazgarriak dira Arantzazuko Monasterioa
(1950), etxebizitza esperimentalak Carabanchelen (1956), Torres Blancas
proiektua Madrilen (1969), BBVren Madrilgo egoitza Paseo de la Castellana
etorbidean (1978), M-30eko etxebizitzak Madrilen, Madrileko Juan Carlos
I azoka eremua, Las Palmaseko Arte Modernoko Centro Atlántico eta
Santanderreko Palacio de Festivales izeneko jaialdi-jauregia..

Sáenz de Oizak Iruñean bere sormen-indarraren arrastoa utzi
du, unibertsitate berritzailea, guztiontzat erabilgarria eta inondik inora
topikorik ez duena diseinatu baitu. Milioi laurden metro koadro baino
gehixeagoko azaleran lana, ikasketa eta unibertsitateko estamentuen arteko
harremana errazten duen eraikin sistema eratu du.
Lorezaintza
Nafarroako Unibertsitate Publiko osoa hainbat motatako landarez, zuhaitzez
eta zuhaiskez apaindurik dago. Kokapena ez da nolanahi egin, campus osoaren
plangintza bezala, aldez aurretik pentsatua izan da lorezaintza proiektu
batean eta fideltasun handiz bete da. Kasu honetan lorategiek campusaren
balio arkitektonikoa eta perspektibak nabarmendu nahi dituzte eraikinak
bere hartan utzita.
Eskulturak
1996ko ekainaren 28an Ikasgelategiaren eta Gorostien Eraikin-sailaren
artean, artistak aukeraturiko lekuan, Jorge Oteizaren "Diedroen konjuntzio
bidezko partitura berezia" izeneko obra jarri zen. Eskultoreak Francisco
Sáenz de Oiza Unibertsitateko arkitektu eta bere lagunari egin
zion omenaldia da. 1950 urtean Arantzazuko Santutegiaren proiektuan elkarlanean
arituak ziren.
Jorge Oteizaren eskultura burdinazkoa da, zientzia eta kultura zabaltzen
dituen liburu irekia sinbolizatzen duten bi pieza handi tolestu agertzen
ditu.
1997an, Unibertsitatearen sorreraren X. urteurrena ospatzeko ekitaldien
artean, campusean eta eraikinen barnean artistek utzitako eskulturak jarri
ziren.
Eskulturak campusean
"Itzulera. Oroimenaren ahotsa", burdina. Soledad Aragón
de Arguedas.
"Esfera hautsia", altzairua. Faustino Aizkorbe de Olloqui.
"Pentsamenduen lekua". Carlos Ciriza de Estella
"Barnetik", loza eta metakrilato. Blanca Garnica de Lerín.
"Titulu gabe", burdina. Ricardo Laspidea de Pamplona.
"Jorgemartínezuharte". Iruñeko Jorge Martínez
Uharte.
"Ihesa" aluminioa. Iruñeko Javier Muro.
"Topaketa", brontzea. Cascanteko Clemente Ochoa.
"9.369 idazketa mailukada". Sadako John Otazu.
"A eta B hartzailea", burdina eta xafla. Altsasuko Dora Salazar.
"Bukaerarik gabe", burdin erdoildua. Iruñeko Josetxo
Santos.
"Harrijasotzaile", keramika. Peraltako José Ulibarrena.
Eraikinetako eskulturak
"Empatia II". Henriette Boutens van Uden, Liburutegiko atarian
jarrita.
"Teobaldo", harria eta burdina. Iruñeko Antonio Eslava,
Liburutegiko Irakurketa gelan jarrita.
"Malloei Omenaldia", zura. Oderitzeko Juan Gorriti, Olibondoen
Eraikin-sailean jarrita.
Bisita gidatuak
Unibertsitateak, Komunikazio Zuzendaritzaren bidez, Ate Irekiko programa
ezarria du, eta unibertsitateko instalazioetara bisita gidatuak egiteko
aukera eskaintzen du.
Harremanean jartzeko 948·169890 telefonoaren bidez edo ondoko helbidera
mezua bidaliz egin daiteke: protocolo@unavarra.es
|