|
Ildo beretik, Unibertsitateak zerbitzu hori betetzen jarraitu beharra du etorkizunean ere, unean uneko beharretara egokituz eta moldatuz. Horregatik, Unibertsitatea aurrez ari da aztertzen Nafarroako errealitate sozial eta ekonomikoak eskatzen dituen titulazioak zein bereziki baliagarriak gerta daitezkeenak, bertan ematea. Epe ertainera, 1987.ean hasitako sortze eta garapen prozesuari jarraikiz, campusa pixkanaka osatuko da hasieran programatuta zeuden eraikin eta instalazioekin, beti ere Unibertsitatearen garapen eta ihardueraren arabera. Nafarroako Unibertsitate Publikoak hurrengo belaunaldiei prestakuntza ematea du eginkizun, XXI. mendeko erronkei aurre egin ahal izan diezaioten eta, hala izaki, hezkuntz eta ikerketa lanetan ahalbait emaitzarik hoberenak lortzeko ahaleginetan ari da. Ekonomiaren mundializazioak berpiztu du konpetentzia balio erantsiko produktuetan, eta garatutako herri guztiek jakin badakite berrikuntza sustatu beharra dagoela lan kualifikatuen maila altuari eutsi ahal izateko. Hori lortzeko, mendebaldeko munduan, hein handi batean unibertsitateetan datzan ikerketa ezinbesteko zutabea da. Horren kariaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoa funtsezko elementua da Nafarroako gizartearen geroan lan kualifikatuaren mailari eutsi ahal izateko. Arlo teknologiko garrantzitsuetan -telekomunikazioan, bioteknologian eta nekazaritzako elikagaien industrian-, ikerketarekin batean, etortzear dauden gizarte prozesuen analisia ere egin beharko da. Izan ere, mundializazioaren testuinguru honetan, norbanakoen, gizarte taldeen eta herrien identitatea bilatu beharra inoiz ez bezalakoa izango baita. |
|
Página principal |