Lehenengoetan daude Sailetako eta Unibertsitate Institutuko Kontseiluak eta Ikastetxeko Batzordeak. Irakaskuntza-komunitatearen sektore guztiak daude ordezkatuta horietan. Horiez gain, unibertsitateak baditu gai berezituagoetarako gobernu eta aholku erakundeak. Hain zuzen ere, arautu egin da Ikerketa Batzordea, Errektoreak eta Unibertsitateko Irakaskidegoetako irakasle doktoreek osatua. Batzorde horrek ikerketari dagozkion gai guztietan aholku ematen die beste erakunde batzuei , esate baterako, aurrekontua nola banatu, bekak eta dirulaguntzak, edo Unibertsitateko Ikerketa Ihardueren Urteko Txostena nola egin. Ikerketa Batzordearekin batera, Unibertsitateko Estatutuetan jasota daude aholku eta argibideak emateko beste organo kolegiatu batzuk, hala nola, Doktoretza Batzordea, Irakaslana Ebaluatzeko Batzordea, Hizkuntza Normalizaziorako Batzordea, eta Argitalpen Kontseilua. Era berean, Estatutuek jasotzen dute Unibertsitateko zerbitzu desberdinetako erabiltzaileen batzordeak eratzeko aukera.
|
|
Página principal |