|
Bere eginkizun nagusia da unibertsitatean urteanitzeko programazioa eta aurrrekontuen proiektua Gizarte Kontseiluari proposatzea. Horrez gain, ondokoak ere: irakasleen plantillak aldatzeko proposamenak egitea, ikasketa planak onestea, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak hautatu, kontratatu eta sustatzeko irizpideak ezartzea, Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketa-batzordeen kideak izendatzea, ikasketa ofizialak baliokidetzeko baldintzak eta bertako tituluak eta ikasketak ezar daitezen onestea, lehen eta bigarren Irakaskuntza-zikloetara sartzeko beharrezkoak diren baldintzak eta gehieneko ikasle kopuruak ezartzea, ikerketarako plan orokorrak onestea, irakasleen eta administrazio eta zerbitzutetako langileen iharduera ebaluatzeko irizpideak ezartzea, beste unibertsitate, erakunde edo zentru publiko nahiz pribatuekin, lankidetza eta elkartrukeetarako hitzarmenak berronestea eta, azkenik, unibertsitatearen egutegi akademiko eta laborala onestea. Gobernu batzordearen kideak
|
|
Página principal |