• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Antolakuntza > Euskararako Atal Teknikoa

Euskararako Atal Teknikoa

Euskararako Atal Teknikoak, Unibertsitateak sortu eta izaera administratibo eta teknikoa duten agiri eta idazki ofizialen itzulpena eta zuzenketa egiten du, euren hizkuntza kalitatea bermatuz. Era berean, Unibertsitateko kideei laguntza teknikoa eta aholkularitza eskaintzen die hizkuntzaren arloan eta, hala behar denean, ekitaldi ofizialetako aldi bereko itzulpena egiten du.

Honako hauek dira funtzioak:

  • Unibertsitateko agiri ofizialak itzultzea, izaera administratibokoak izan, edo izaera teknikokoak izan.
  • Unibertsitate komunitateko kideei itzulpen-zerbitzua eskaintzea, beren arloetan sortzen duten materiala itzultzeko.
  • Unibertsitateak euskaraz sortzen dituen dokumentu eta idazkien zuzentasuna eta hizkuntza kalitatea bermatzea.
  • Unibertsitateko organo eta kide guztiei laguntza teknikoa eta aholkuak ematea, hizkuntzaren gaian.
  • Unibertsitatearen organo kolegiatuek behar dituzten interpretaritza-lanak egitea, bilera ofizialak edo bilkurak egiten dituztenean.
  • Unibertsitateak, Komunikazio ataleko argitalpen arloaren bidez, egiten dituen euskarazko edizioen zuzentasuna eta hizkuntza kalitatea bermatzea, eta aholkuak ematea.
  • Beste hainbat itzulpen zerbitzurekin, publikoekin edo pribatuekin, ekimenak koordinatzea, euskararen corpus linguistikoa bateratzeko, bereziki Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Zuzendaritza Nagusiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Kabinete Teknikoarekin.
  • Euskaltzaindiarekin harreman iraunkorrak edukitzea, baita euskararen corpus linguistikoaren normalizazioaren alorrean lan egiten duten beste hainbat erakunde publiko edo pribaturekin ere.
  • Euskaltzaindiak, hizkuntzaren alorrean, hartu dituen azken erabakiei buruzko informazioa ematea unibertsitateko komunitateko kide euskaldunei.
  • Unibertsitate komunitateko kideei informazioa ematea euskararen normalizazioaren alorrean antolatzen diren ikastaro, hitzaldi, mintegi eta abarrei buruz.
  • Unibertsitate komunitateko eskura egongo den bibliografia, dokumentazio eta kontsulta zerbitzu bat prestatzea eta eguneratua edukitzea.
  • Unibertsitateko irakasleen irakaskuntzarako materialen itzulpenak koordinatzea eta kudeatzea, itzulpenok beste erakunde batzuek egiten dituztenean.
  • Ekintzak koordinatzea bigarren hezkuntzako ikastegiekin, Unibertsitatean sartzeko probetako itzulpenetan erabiltzen den terminologiari buruzko irizpideak bateratzeko.
  • Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, Unibertsitatean euskara normalizatzearekin zerikusirik daukaten gaietan.
  • Atalaren berezko lanekin zerikusia daukan beste edozein funtzio.

Telefono zk.: 948 169029

Posta elektronikoa: traducir.euskera@unavarra.es