• EU
  • ES


Euskara

Hasiera/ Euskara/ Antolakuntza

Antolakuntza


Hizkuntza Plangintzaren arloko Zuzendaritza Irakaskuntza Antolatzeko Errektoreordetzaren pean dago eta Errektoretza eraikineko beheko solairuan dago kokatua.

Unibertsitatean euskararen plangintza eta normalizaziorako ardura akademikoa du eta, halatan, euskarazko irakaskuntza sustatzen du Unibertsitateko titulazio guztietan, Hizkuntza Plangintzarako Batzordearen burutza eta koordinazioa betetzen du, eta irakasleen euskarazko prestakuntza eta hizkuntza gaitasuna bermatzen du.

Orobat, Unibertsitateko kideen euskarazko ezagutza mailaren jarraipena egiten du, hala ikasleena nola irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileena ere, euskararen ezagutza eta erabileraren aldeko neurriak proposatzen ditu, Estatutuetan eta Unibertsitateko gainerako arauterian euskarari buruz ezarritakoa bete dadila zaintzen du eta, oro har, euskararen hizkuntza plangintzarako jarduerak eta ekintzak sustatzen ditu.

 

Telefono zk.: 948 169699

Posta elektronikoa: hizkuntza.plangintza@unavarra.es

Organigrama