Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean

Treba zaitez osasunaren arloko psikologo orokor gisa gizabanako, talde, familia eta bikoteekin lan egiteko, eta aukera izanen duzu osasuna eta ongizate emozionala sustatzeko, problema psikologikoak ebaluatzeko eta esku-hartze psikoterapeutikoak egiteko. 
Master honek osasunaren arloko psikologo lanbidean aritzeko gaitasuna ematen du

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kredituak: 90 ECTS
  • Iraupena: 1,5 ikasturte (3 seihileko)
  • Ikaspostuak: 20
  • Modalitatea: presentziala
  • Zuzendaritza akademikoa: Mark Beyebach
  • Ikastegia: Osasun Zientzien Fakultatea
  • Non ematen den: Iruñea

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 3ods 5ods 16

 

Zergatik ikasi Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra

  • Profesionalen eskaria handia da osasunaren arloko psikologian; izan ere, gaur egun 946 psikologo kolegiatu daude Nafarroan, eta haietatik 315 baizik ez daude gaituak.
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan. Navarrabiomed (Ikerketa Biomedikoko Zentroa) eta IdiSNA (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua) zentroetako kide da NUP, eta lankidetzan aritzen da Nafarroako Ospitalegunearekin eta osasun-organismo publikoekin.
  • Talde txikiak izaten dira masterrean.
  • Eskuratuko dituzun ezagupen, gaitasun eta ahalmenei esker, aukera izanen duzu:
    • Osasunaren arloko psikologia orokorrean jarduteko, modu profesional, etiko eta zientifikoan.
    • Ikerketa, ebaluazio eta esku-hartze psikologikoak egiteko.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrera?

  • Gradua Psikologian

Zertan egiten ahalko dut lan Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Osasunaren arloko psikologo orokor gisa, jendearen ongizatea hobetzeko prebentzioko esku-hartzeak egiten, problema psikologikoak ebaluatzen eta esku-hartze psikologiko eta psikoterapeutikoak gauzatzen.

  • Osasunaren arloko psikologia orokorraren esparruko ikerkuntza zientifikoan.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako Psikologiako Lizentzia edo Gradu bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena, baita, osagarri modura eskatzen bada, osasunaren arloan prestakuntza espezifikoa ere, 90 ECTS kreditukoa gutxienez. 

Masterrera atzerriko titulu batekin sartzen diren ikasleek Espainiako Unibertsitateetako Psikologiako Dekanoen Konferentziako Psikologiako Ikasketen Akreditazio Batzordearen (CAEP) aldeko txostena izan beharko dute eskaera onartu eta barematu dakien.  Horretarako, aurreinskripzioa egin ondotik, honako dokumentazio hau bidali beharko dute facultadccsalud@unavarra.es helbide elektronikora:

  • Eskatzaileak titulua lortzeko egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa, honako datu hauek ematen dituena besteak beste: egindako ikasketa-planaren iraupen ofiziala (zenbat urte akademiko), egindako irakasgaiak, haietako bakoitzaren ordu-karga eta, ahal bada, lortutako ECTS kredituak.
  • Espedientearen analisirako formularioa, abenduaren 5eko CNU/1309/2018 Aginduaren betekizunei dagokienez. 
  • Espedientearen analisia eskatzeko formularioan jarritako irakasgaien irakaskuntza-programa edo gidak.

Eskaera hori bidaltzeko epea 2024ko martxoaren 11ko 14:00etan bukatuko da.  Epe horretatik kanpo aurkeztutako eskabideak ez dira kontuan hartuko.
 

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Matrikula

Graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak onartuko dira, ez besterik.

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoak erabakiko du zein ikasle onartu masterrean. 

Masterra eginen duten izangaiak hautatzeko, honako hauek ponderatuko dira:

  • Psikologiako lizentziako edo graduko espediente akademikoaren batez besteko nota: 90 puntu gehienez ere.
  • Ingeles maila:
    • C2 maila egiaztatzen duen titulu ofiziala: 10 puntu
    • C1 maila egiaztatzen duen titulu ofiziala: 7,5 puntu
    • B2 maila egiaztatzen duen titulu ofiziala: 5 puntu

2023-24 ikasturteko atalase-notak

Hauek izan ziren, baremoa aplikatu eta gero, 2023-24 ikasturteko atalase-notak:

  •  uztailaren 19ko zerrenda: 8,096
  • uztailaren 26ko zerrenda: 7,779
  • uztailaren 31ko zerrenda: 7,709

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula