Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen Bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

Gida itzazu kudeaketako eta erabakiak hartzeko prozesuak marketineko, finantzetako, giza baliabideetako edo controllingeko enpresetan.
Enpresen kudeaketaren arloan liderra den SAP softwareari buruzko prestakuntza ematen da masterrean, University Alliances programarekin (UA) sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 12 

 

Zergatik ikasi Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra (ERP)?

  • Enpresen kudeaketaren arloan liderra den SAP softwareari buruzko prestakuntza jasoko duzu, University Alliances programak (UA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
  • Masterra duala da: profesionala da eta jarduera zientifikora sarbidea ematen du.
  • Ikasteko metodologia aktiboak erabiltzen dira.
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterrean (ERP)?

  • Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradutik eta parekoetatik
  • Ingeniaritzetatik

Zertan egiten ahalko dut lan Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Unibertsitate Masterra (ERP) bukatzen dudanean?

  • Marketineko, finantzetako, giza baliabideetako, produkzioko edo controllingeko enpresa eta erakundeetan.

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7103)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 724)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Lanpostuen eskariak eskaintza gainditzen badu, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak:

  • Graduko, lizentziako edo ingeniaritzako batez besteko kalifikazioa (40 puntu).
    Titulazioen batez besteko noten artean NUPek beste deialdi batzuetan egindako eta aplikatutako indize zuzentzaileak kontuan hartuta kalkulatuko da, hala nola ikerketako bekei dagozkienak. Oinarrizko puntuazio hori EAZko eta pareko goi mailako titulazioen eta ingeniaritzen gainean kalkulatuko da.
    Erdi mailako titulazioetarako (Enpresa Zientzietako Diploma eta Ingeniaritza Teknikoak), puntuazio horri % 80ko koefiziente zuzentzailea aplikatuko zaio.
  • Prozesuen bidezko kudeaketan edo informazio sistema integratuetan (ERP) egindako lanbide-jarduera (25 puntu).
  • Curriculumaren balorazioa, arreta berezia emanda hizkuntzen ezagutzari, atzerriko egonaldiei edo lankidetza-bekei (25 puntu).
  • Prestakuntza gehigarria, graduko aukerako irakasgaien edo titulu berekien bidezkoa (10 puntu).
     

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula