Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian

Aplika ezazu ekonomia antolakundeak aztertzeko, politikak diseinatu eta ebaluatzeko edo esparru horretako ekipo akademikoak edo profesionalak gidatzeko.
Masterra unibertsitateartekoa da, eta titulua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, Balear Uharteetako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute aldi berean.
Kontsultatu koordinazioa egiten duen unibertsitatearen webgunea

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Kredituak: 60 ECTS
  • Iraupena: ikasturte bat (2 hiruhileko UABen, hiruhileko bat NUPen, hiruhileko bat - tesina UIBen)
  • Ikaspostuak: 30 (matrikula, Universidad Autónoma de Barcelona)
  • Modalitatea: presentziala
  • Zuzendaritza akademikoa NUPenAlejandro Bello Pintado
  • Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
    Non emanen den: Bartzelona, Iruñea eta Palma Mallorcakoa

     

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 12 ods 16 

 

Zergatik ikasi Enpresen Kudeaketako, Antolaketako eta Ekonomiako Masterra?

  • Hiru unibertsitateetako titulua lortuko duzu: Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoa, Balear Uharteetako Unibertsitatekoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikokoa.
  • Master honi buruzko informazio gehiago:
  • Gaitasun hauek eskuratuko dituzu:
    • Ekonomiaren funtsezko ekarpenak analizatzeko eta erakundeen azterketarekin lotzeko gaitasuna. 
    • Metodo estatistiko, ekonometriko edo kualitatiboekin kontrastatzeko trebezia.
    • Antolakunde ekonomikoentzako politikak eta praktikak diseinatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, beren barne efizientzia eta ingurune sozialarekiko egokitzapena hobetzeko
    • Tresna kuantitatibo egokiak eta eredu teorikoekin lotutakoak garatzeko abilezia, zeure proposamenak nazioarteko entzuleen aurrean modu egokian transmititzeko eta enpresaren ekonomiaren esparruan ezartzeko. 
    • Ekipo akademiko eta profesionalekin elkarlanean aritzeko eta haiek gidatzeko gaitasuna, proposamen original eta zehatzen bidez. 
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan. 

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Enpresen Kudeaketako, Antolaketako eta Ekonomiako Masterrera?

  • Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Industria Ingeniaritzako edo antzeko ingeniaritza bateko lizentzia edo gradu batetik.
  • Antzeko titulu batetik: Matematikako, Fisikako edo Informatikako gradua edo lizentzia eta kideko bestelako titulazioak.
  • Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako edo Ekonomiako graduondoko ikasketak barne hartzen dituzten bestelako tituluetatik.
  • Halaber, aukera dago atzerriko unibertsitate bateko antzeko titulazio batetik sartzeko.

Oharra: komenigarria da ingeleseko erabilpen maila aurreratua izatea (Erreferentziako Europako Esparru Komuneko B2.1 maila).

Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Kudeaketako, Antolaketako eta Ekonomiako Masterra bukatzen dudanean?

  • Marketina
  • Finantzak
  • Giza baliabideak
  • Produkzioa
  • Controllinga

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7104)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 230)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

  • Lizentzia edo gradua eta espediente akademikoa. Graduondoko beste titulu batzuk, eta dagokien espediente akademikoa.
  • Gomendiozko hiru gutun, unibertsitateko irakasleenak, ikertzaileenak edo, salbuespen gisa, izangaiaren lanbide heziketan parte hartu duten profesionalenak.
  • Izangaiaren interesa eta motibazioa azaltzen dituen idazki bat.
  • Jarduera akademiko gehigarriak, hala nola ikastaroak, mintegiak, biltzarrak, argitaratutako ikerlanak, etab.
  • Masterraren jakintza-arloarekin lotutako lan esperientzia.
  • Ingeles maila eta beste hizkuntza batzuei dagokiena.
     

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa