Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Kimika Sintetikoan eta Industrialean

Treba zaitez Sintesiaren arloko proiektuak ikertzeko eta garatzeko edo konposatu organikoekin lotutako enpresetan lan egiteko.

Master hau unibertsitateartekoa da, eta titulua Euskal Herriko Unibertsitateak, Valladolideko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute aldi berean.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Masterra?

  • Titulua Euskal Herriko Unibertsitateak, Valladolideko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute aldi berean.
  • Orientazio bikoitza
    • Profesionala/enpresakoa: hurbileko inguru sozioekonomikoa kontuan hartuta diseinatua, non tituludunak laneratuko baitiren. Alde horretatik, zenbait irakasgaik kimikaren, farmazeutikaren eta bestelako sektoreetako enpresekin lotutako alderdiak lantzen dituzte zuzenean; beraz, enpresetako eta industrietako hizlariei deitu zaie irakasgaiez arduratzeko.
    • Ikertzailea/akademikoa: ikerketari ekiteko lanei dagozkien 30 kreditu, doktoretzan sartzeko aukera ematen dutenak.
  • Arlo hauetan aditu izateko gaituko zaitu:
    • metodologia sintetikoa,
    • lehengaien eta/edo fine chemicalsen prestaketa, 
    • egiturazko determinazioa
    • eta bereizketa- eta arazketa-teknikak.
  • Gaur egungo sintesi kimikoaren alderdi berrienak eta zehatzenak aztertuko dira.
  • Irakasleek nazioarteko adituak dituzte (Espainiako eta atzerriko unibertsitateetakoak), eta enpresa, entitate eta zentro teknologikoek ere hartzen dute parte.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Masterrera?

  • Zientzietako, Farmaziako, Kimikako, Biokimikako, eta Ingeniaritza Kimikoko graduetatik.
  • Antzeko gaiak dituzten titulazioetatik. Ikasleek ikasita izan beharko dituzte nahitaez Kimika Organikoko eta Kimika Organiko Aurreratuko irakasgaietako edukiak, Kimikako lizentzien ikasketa-planaren egungo jarraibideen deskribatzaileek definitutakoak. Bestela, Kimika Organiko Aurreratua aukerako irakasgaia egin beharko dute.

Zertan egiten ahalko dut lan Kimika Sintetikoko eta Industrialeko Masterra bukatzen dudanean?

  • Kimika farmazeutikoarekin, materialekin eta abarrekin lotutako ikerketa-zentroetan
  • I+G+b-ko sailetan
  • Enpresa kimiko eta farmazeutikoen kalitatearen kontrolean
  • Unibertsitateetan

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7507)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 219)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak:

  • Curriculum vitaea: % 40
  • Espediente akademikoa: % 40
  • Elkarrizketa pertsonala (Batzorde Akademikoak egoki baderitzo): % 20
     

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula