Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan

 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa Matrikula Matrikula

Geolokalizazioa eta teledetekzioa etorkizuna dira. Espezializatu zaitez informazio geoespazialaren kudeaketan, analisian eta prozesamenduan.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 13 ods 15 

 

Zergatik ikasi Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Masterra?

  • GISak eta teledetekzioa zabaltzen ari den sektorea dira, erronka globalen ondorioz, hala nola klima-aldaketa, baliabide naturalen eskasia edo informazioaren gizarterako etengabeko trantsizioa. Horren froga dira Lurrari behatzeko xedez orbitan dauden hirurehundaka sateliteak edo beste zenbait ekimen, hala nola, Europar Batasuneko Copernicus eta Galileo (geolokalizaziorako) programen ekimenak.
  • GISen eta teledetekzioaren garapena enplegu kualifikatua sortzen duen hazkunde ekonomikoaren, aurrerapen zientifikoaren eta berrikuntzaren akuilutzat hartzen da.
  • Irakasleek kualifikazio handia dute, baita nazioarteko prestigio akademikoa eta ikerketaren arloko esperientzia ere, eta gaian adituak diren sektore pribatuko profesionalek ere ematen dituzte eskolak.
  • Prestakuntza teoriko-praktikoa, sektoreko software liderra erabiltzeko aukera.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zein gradutatik sartzen ahal naiz Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterrera?

Jatorri diferentea eta informazio geoespazialaren kudeaketan, analisian eta prozesatzean interesa duten unibertsitateko graduatuei zuzenduta dago masterra:

  • Ingeniaritzak
  • Arkitektura
  • Geografia
  • Lurraren Zientziak
  • Ingurumena
  • Enpresaren edo ekonomiaren esparrua
  • Gizarte Zientziak

Zertan egiten ahalko dut lan Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

Askotariko erakundeek (enpresak, administrazioak, bulego teknikoak, etab.) GIS teknikari edo analisten profilak eskatzen dituzte. Horien lan nagusia erabakiak hartzeko eta plangintza egiteko beharrezkoak diren mota desberdinetako datu geografikoak eskuratu, prozesatu eta aztertzea da. Sektore askotako erakunde publikoek nahiz pribatuek eskatzen dituzte mota horretako profesionalak, hala nola:

  • Nekazaritzako elikagaien sektorea
  • Arkitekturan eta ingeniaritzan aritzen diren bulego teknikoak
  • Zerbitzuen enpresak, hala nola urarena, elektrizitatearena edo gasarena
  • Kontsultategiak
  • Ingurumenaren sektorea
  • Turismoaren sektorea
  • Finantza sektorea, aseguruak
  • Ikerketa zentroak
  • Gobernuz kanpoko erakundeak

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7504)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 727)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Eskariak ikaspostuen eskaintza gainditzen badu, ikasleak master honetan onartuko dira baremo honen arabera:

  • Masterrerako sarbidea ematen duen graduko tituluaren (edo baliokidearen) espediente akademikoa (4 puntu gehienez). Espedienteko notari ponderazio koefizienteak esleitzen ahalko zaizkio masterraren gaiarekin bat ez datozen titulazioetarako.
  • Lan esperientzia (2 puntu gehienez). Gehienez 0,5 puntu emanen dira urte bakoitzeko, eta lan profesionala masterraren edukiarekin bat datorren baloratuko da.
  • Parte-hartzea ikerketa proiektuetan (2 puntu gehienez). Ikerketa proiektuetan parte hartzea baloratuko da, denbora esparrua, gaia, parte-hartze maila eta finantzaketa ponderatuz.
  • Beste merezimendu batzuk (2 puntu gehienez). Aurreko ataletan aipatu ez diren merezimenduak baloratuko dira (masterreko gaiarekiko egokitasuna ponderatuz), besteak beste:
    • Hizkuntzen ezagutza (ziurtagiri ofizialaren edo jasotako ikastaroen bidez egiaztatua)
    • Jasotako eta emandako ikastaroak
    • Argitalpenak
    • Homologatutako ikerketa bekak
    • Titulazio gehigarriak
       

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula

Oharrak

Fundación Carolina   Carolina Fundazioak bekak ematen ditu master hau egiteko.