Joan eduki nagusira

Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua

Zeureganatu ezazu hezkuntza formalean eta ez-formalean umeei beren garapenaren momentu garrantzitsu batean laguntzeko gaitasuna. Eskuratu hezkuntzako 0-6 urte etaparen desafioari heltzeko behar dituzun gaitasunak eta prestakuntza teoriko eta praktikoa.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 10 

 

Zergatik ikasi Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua?

  • Hezkuntzaren arloko gaitasun profesional eta pertsonala eskuratuko duzu.
  • Umeei beren garapenaren momentu garrantzitsu batean laguntzeko gaitasuna zeureganatuko duzu.
  • Hezkuntza formalean eta ez-formalean umeei laguntzeko prestakuntza osoaren jabe eginen zara.
  • Espezialitate hauetako bat egiten ahalko duzu:
    • Gorputz Hezkuntza
    • Musika Hezkuntza
    • Entzumena eta Hizkuntza
    • Pedagogia Terapeutikoa
    • Ingelesa
    • Frantsesa.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioak

Gaitasunetarako prestakuntza

Hizkuntzak

Nazioartekoa

 

Sarbide egokienak

  • Batxilergoa: Zientzien, Gizarte Zientzien edo Giza Zientzien modalitateak.
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak. 

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ikasleen ezaugarriak ezagutu, horietan sakondu eta nolakoak diren aztertzeko interes berezia, baita pertsonalki eta intelektualki garatzen laguntzekoa ere; pertsona arteko komunikaziorako eta taldeak gidatzeko interesa eta erraztasuna; dibertsitate kulturalarekiko sentsibilitatea.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Haur Hezkuntzako irakasle, ikastetxe publikoetan, itunduetan edo pribatuetan.
  • Hezkuntza ez-formaleko arloetan, aisialdiaren arloan edo laguntza arreta sozioedukatiboan.
  • Neronek sortutako haur-eskola batean.
  • Beste jarduera batzuetan, hauetan esaterako: material osagarrien, hezkuntzan laguntzeko euskarrien, testuliburuen eta programa informatikoen eta abarren sorrera eta banaketak.

Zein master egiten ahalko dut Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua bukatzen dudanean?

Zein master egiten ahalko dut Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua bukatzen dudanean?
Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak