Joan eduki nagusira

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

Treba zaitez enpresak eta erakundeak kudeatzeko, barnera zaitez finantza-merkatuen funtzionamenduan, eta ikas ezazu proiektuak antolatzen eta kontrolatzen, etengabe aldatzen den ingurune sozial eta ekonomiko honen premiei erantzun azkarrak ematearren.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 8 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua?

  • Lana lortzeko aukera asko ematen ditu: EAZ da NUPek ematen dituen gradu guztietatik laneratze-tasarik handiena duena.
  • Aukera ugari ematen duen profil zabala lortuko duzu, dela enpresa handietan sartzeko, dela ekintzailetzaren, bankaren, aholkularitzaren edo administrazio publikoen esparruko jarduerak garatzeko.
  • Zeharkako prestakuntza jasoko duzu, etengabe aldatzen den ingurune sozial eta ekonomiko honen premiei erantzun azkarrak emateko gaitasuna ematen dizuna.
  • Enpresak eta erakundeak kudeatzen eta proiektuak planifikatzen, antolatzen eta kontrolatzen ikasiko duzu.
  • Finantza-merkatuen funtzionamendua, egitura, eragileak eta produktuak ulertuko dituzu.
  • Aukera izanen duzu enpresen antolamenduan, marketinean, kontabilitatean eta kontu-ikuskaritzan edo bankan eta finantzetan espezializatzeko.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Nazioartekoa

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa: Zientzien edo Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arrazoinamendu numeriko, logiko eta abstrakturako gaitasuna, teknika kuantitatiboak eta lengoaia matematikoa erabiltzeko gaitasuna, eta politikako, ekonomiako eta enpresa-eremuko albisteekiko jakin-mina.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Enpresetan, kudeatzaile- edo zuzendari-lanak egiten edozein arlotan: ekonomia, administrazioa, finantzak, kontabilitatea, giza baliabideak, marketina eta merkataritza, logistika, produkzioa, etab.
  • Espezialista gisara zerga- eta kontabilitate-aholkularitzan, kontu-ikuskaritzan edo enpresetako eta finantza-erakundeetako zuzendaritza-lanetan.
  • Aholkularitzan.
  • Ekintzailetzako jardueretan.
  • Enpresen zuzendaritzaren arloko irakaskuntzan edo ikerketan.

Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak