Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta Bioteknologian

Uler ezazu nola aztertzen den biologiaren eta genetikaren mundua adimen artifizialeko teknikarik aurreratuenak erabiliz. Diseina itzazu teknika horiek biomedikuntzaren, farmaziaren eta industriaren arloetan aplikatzeko sistemak, eta izan zaitez aditua datuen analisiaren teknika guztietan etorkizuneko sistema adimendunak ulertzeko, diseinatzeko eta modelatzeko. Uler ezazu nola ari garen aurkitzen biziaren muinak, eta egin ezazu bat iraultza bioteknologikoarekin.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 9 ods 10 ods 11 ods 12 ods 15

 

Zergatik ikasi Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza?

  • Adimen artifizialaren eta teknika molekularren arloko eta ingeniaritza genetikoko kualifikazio handiko profesionalak prestatzera dago bideratua gradu bikoitz hau.
  • Datuen analista bilakatuta, gai izanen zara sendagai eraginkorragoak garatzeko, tratamendu genetikoak sortzeko eta are klima-aldaketaren borrokan aurrerapenak egiteko ere.
  • Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu:
    • Gradua Datuen Zientzian, espezializatua adimen artifizialaren, konputazio adimendunaren eta datuen analisi automatikoaren esparruan.
    • Bioteknologiako Gradua, prozesu biologikoen azterketan eta teknika molekular aurreratuenen aplikazioan espezializatua
  • Eskari handia dago enpresa teknologiko eta bioteknologikoen esparruan, beren tamaina zeinahi dela ere, bai eta espezifikoki teknologikoak izan gabe epe laburrean aldaketak egitearren datuen zientziaren aldeko apustua egiten dute enpresetan ere.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Osasun Zientziak
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: Prestakuntza ona matematikan eta biologian, eta gaitasuna tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko.

ATALASE-NOTA: Ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Espezialista gisa biomedikuntzaren, farmaziaren, industriaren, energiaren eta nekazaritzako elikagaien arloak garatzera bideratutako sistema biologikoen diseinuan.
  • Gizartearentzat interesgarriak diren oinarri teknologikoko enpresak sortzen eta bultzatzen, eta aditu gisa enpresa teknologikoetan adimen artifizialaren irtenbideak ematen.
  • Datuen analisiaren arduradun gisa laborategi mediko eta farmazeutikoetan, medikuntza pertsonalizatua, genomika eta beste zenbait arlotan.
  • Bioteknologiaren esparruko enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa-zentroetan, edo datu-analista gisa. 
  • Bi graduen aukera profesional guztiak izanen dituzu (Datuen Zientziakoak eta Bioteknologiakoak). 
     

Zer master egiten ahalko ditut Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?


Kontsultatu eskaintza osoa: