Joan eduki nagusira

Gradua Bioteknologian

Egin iezaiezu aurre erronka berriei, esaterako elikagai, terapia, diagnostikorako tresna eta txerto berriak garatzeari, teknika molekularrak eta ingeniaritza genetikoa ezagutuz eta aplikatuz.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 9 ods 11 ods 12 ods 15 

 

Zergatik ikasi Bioteknologiako Gradua?


 

  • Mundu mailako sektorerik lehiakorrenetako bat da bioteknologiarena. Espainian, BPGan duen pisua turismoarenaren parekoa da, eta Nafarroak, zehazki, sektore bioteknologiko indartsua du osasunaren eta nekazaritzako elikagaien arloan.
  • Hauxe da gehien eskatzen den titulazioetako bat, sektore horrek eta hura osatzen duten enpresek duten garrantzia dela-eta.
  • Jendearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, teknika molekular aurreratuak eta soluzio alternatibo berriak erabiliz.
  • Praktikak kredituen % 40 dira titulazioko lehenbiziko ikasmailetan, eta % 65 azken ikasmailetan.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien modalitatea (Osasun Zientziak edo Zientziak eta Ingeniaritza eta Teknologia).
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ardura handia eta zentzu etikoa, baita analisirako eta sintesirako gaitasuna, komunikatzeko eta informazioa bilatzeko abilezia, tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna eta beste hizkuntza batzuen ezagupena, ingelesarena bereziki.
 

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Bioteknologiako Gradua bukatzen dudanean?

  • Espezialista gisa sistema biologikoak diseinatzen biomedikuntzaren, farmaziaren, industriaren, energiaren eta nekazaritzako elikagaien arloetarako.
  • Bioteknologiaren esparruko enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa-zentroetan.
  • Gizartearentzat interesgarriak diren oinarri teknologikoko enpresak sortzen eta bultzatzen.

Zer master egiten ahalko ditut Bioteknologiako Gradua bukatzen dudanean?


Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak