Joan eduki nagusira

Zientzia Juridikoen Fakultatea

LyDer Programa

 

LyDer

Zientzia juridikoetako ofizioetan, beste gauza askoren artean, beharrezkoa da taxuz irakurtzen eta idazten jakitea. Zientzia Juridikoen Fakultateak Literaturako eta Zuzenbideko Programa (LyDer) ematen du, helburu hauekin: ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, Zuzenbideko Graduak eta arlo juridikoko gainerako titulazioek berezkoa duten humanitateen eta balioen prestakuntza indartzea eta hertsi-hertsian juridikoak diren edukien ikaskuntza osatzea.

Ezaugarriak

  • Programa borondatezkoa eta hautazkoa da.
  • Aukera ematen die ikasleei Zuzenbideak edo arazo juridikoek protagonismo handia duten literatura unibertsaleko maisulanak ezagutzeko eta haiekin gozatzeko.
  • Programa honekin, ikasleek beren prestakuntzarako funtsezkotzat jotzen diren lanak irakurtzen (edo berrirakurtzen) dituzte.
  • Graduko ikasketak amaitzean LyDer programa osatua dutenek diploma-egiaztagiria jasoko dute..

Zikloak eta ECTSak

  • Programak bi ziklo ditu: lehenengo zikloa (bi ikasturte) eta bigarren zikloa (bi ikasturte).
  • Ziklo horietako bakoitzean aukerako 3 ECTS lortzen ahal dira, guztira 6 ECTS. ECTS horiek lortzeko, seihileko bakoitzean hautatutako obrak irakurri beharko dira eskatutako epeetan, eta irakurketari buruzko iruzkinak eta hausnarketak egiten diren mintegietan parte hartu beharko da.

  • Zuzenbideko Graduko, Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko, eta EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko ikasleentzat.
  • Gehienez ere 20 lagunek parte hartzen ahalko dute. Onarpena eskaeraren hurrenkeraren arabera egiten da.
  • Lehenbiziko zikloan lehenengo ikasmailako ikasleek izanen dute lehentasuna.
  • Bigarren zikloan lehenengo zikloa egina duten ikasleek izanen dute lehentasuna.

Lehenbiziko zikloa

Literatura eta Zuzenbidea Lyder programaren aurkezpena

Bigarren mintegia

Justizia eta justizia-administrazioa Espainiako Urrezko Aroko antzerkian

  • Calderón de la Barca - "El alcalde de Zalamea"
  • Lope de Vega - "El mejor alcalde, el rey"
  • Lope de Vega - "Fuenteovejuna"

Hirugarren mintegia

Familiako Zuzenbidea, Zuzenbide Penala eta gobernantza ona Miguel de Cervantesen obran

  • Derecho de Familia: "El casamiento engañoso" (Novelas ejemplares) y "El juez de los divorcios" (entremés).
  • Derecho Penal: "Rinconete y Cortadillo" y "La fuerza de la sangre" (Novelas ejemplares)
  • El buen gobierno de Sancho Panza como gobernador de la ínsula Barataria - capítulos 42 a 53 de la segunda parte de "Don Quijote".

Laugarren mintegia

Merkataritzako Zuzenbidea eta Zuzenbide Publikoa William Shakespeareren obran

  • William Shakespeare - "El mercader de Venecia"
  • William Shakespeare - "Macbeth"
  • William Shakespeare - "Enrique V"

Bosgarren mintegia

Erromantizismoa, errealitatea, fantasia eta eromena

  • Kriminalaren arrazoimena, eromena eta damua: Edgar Alan Poe, relatos: "El demonio de la perversidad", "El barril de amontillado", "El corazón delator"
  • Teknozientziaren muga legal eta etikoak Erantzukizuna arrisku tekniko-zientifikoen aurrean: Mary Shelley, "Frankenstein".
  • Nortasunaren nahasmenduak eta egozgarritasun penala: Robert Louis Stevenson, "El extraño caso del doctor Jeckyll y mister Hyde"
  • Ofendituaren barkamena Zuzenbide Penalean: Sthendal, "Rojo y negro"

Seigarren mintegia

Naturalismoa: garai berriak bai, eta zaharrak? Arazoak

  • Langile-mugimendua eta Lan Zuzenbidearen sorrera: Charles Dickens, "Tiempos difíciles"
  • Ematen ahal diete abokatuek bizia hildako bati? Abokatu ofizioaren boterea eta gogortasuna: Honoré de Balzac, "El coronel Chabert"
  • Jokoa jarduera arriskutsua al da? Jokoaren erregulazio publikoa eta joko-askatasunaren muga: Fedor Dostoievsky, "El jugador"
  • Zigorraren erantzukizuna, erruduntasuna eta justifikazioa: Fedor Dostoievsky, "Crimen y castigo"

Zazpigarren mintegia

Espainiako errealismoa: konstituzionalismoa, askatasunak eta interes sortuak

  • 1812ko Konstituzioa eta Cádizeko Gorteak: Benito Pérez Galdós, "Las Cortes de Cádiz"
  • Jainkoaren auzia eta kontzientzia-askatasuna: Miguel de Unamuno, "San Manuel Bueno Mártir"
  • Justizia herritarren zerbitzura, eta ez interes sortuen zerbitzura: Jacinto Benavente, "Los intereses creados"

Zortzigarren mintegia

XX. mendea: existentzialismoa

  • Camusen Arrotza: Errebeldia kasu baten istorioa?: Albert Camus, "El extranjero"
  • Prozesua eta zuzenbidea edo zuzenbide eza. Zuzenbide eskuraezinaren indar basati eta arbitrario bihozgabea. Herritarren entzunaldi eskubidea.: Franz Kafka, "El proceso"

Bederatzigarren mintegia

Distopiak (antiutopiak) eta totalitarismoak

  • Zoriontsu izateko eskubidea (eta zorigaiztoko izatekoa): Aldous Huxley, "Un mundo feliz"
  • Araurik gabe otsoak ginateke beste gizakientzat? Zuzenbideak humanizatu egiten al gaitu?: William Golding, "El señor de las moscas"
  • Estatuaren indar purua eta azken gizakia: George Orwell, "1984"

Hamargarren mintegia

Polizia-nobela, nobela beltza eta delituzkoa

  • Anarkia, antolakuntza eta Zuzenbidea: Chesterton, "El hombre que fue jueves"
  • Kriminalen berme prozesalak eta Zuzenbidearen babes eraginkortasuna: Lorenzo Silva, "La estrategia del agua"
  • Justizia materiala eta injustizia prozesala: Reyes Calderón, "El jurado número 10"
  • Egia materiala vs. egia formala: Dürrenmatt, "Justicia" eta Jack London, "Asesinatos S.L."

Hamaikagarren mintegia

Espainiako nobela garaikidea

  • Krimena eta gatazka soziala krisi testuinguruan: Eduardo Mendoza, "La verdad sobre el caso Savolta"
  • Pikaro bat XXI. mendeko gizartean:
    • Eduardo Mendoza, "La aventura del tocador de señoras"
    • Jesús Sánchez Adalid, "La mediadora"
    • Juan Manuel de Prada, "Me hallará la muerte"
    • Javier Marías, "Los enamoramientos"

Hamabigarren mintegia

Hispanoamerikako eta Europako nobela garaikidea

  • Induzitze-erantzukizuna eta omisio-erantzukizuna: Gabriel García Márquez, "Crónica de una muerte anunciada"
  • Boterearen legitimitatea eta diktadura amerikarrak: Mario Vargas Llosa, "La fiesta del chivo"
  • Adin txikikoen erantzukizuna (eta haien gurasoena): Herman Koch, "La cena"