Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Mende bat profesionalak prestatzen

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) profesionalak prestatzen ditu nekazaritza-ingeniaritzetan, elikagaien berrikuntzan, bioteknologian, zientzietan eta datu-zientzietan. Graduko eta graduondoko programek aukera ematen dute tokiko eta nazioarteko enpresetan praktikak egiteko, eta prestakuntza teknikoa emateaz gain, konpromiso soziala, etikoa eta jasangarritasunekoa garatzeko behar diren zeharkako gaitasunak jorratzen dituzte. Eskolak lehen mailako instalazioak ditu, bai eta ikerketa egiteko eta eskola praktikoak emateko hornitua dagoen finka esperimental bat ere.

  • 901 ikasle (2022-23 ikasturtea)
  • mende 1 profesionalak prestatzen

Kontsultatu datu eguneratuak hemen: Gardentasun-ataria

Ikasleak

Ikasketak

Nekazaritzako elikagaien eta zientzien alorretan prestatu nahi duzu? Zure prestakuntza hobetu nahi duzu? Kontsultatu gure gradu, master, doktorego eta berezko tituluen eskaintza

Zer ikas dezaket?
Mugikortasuna

Gustatuko litzaizuke Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batean ikastea seihileko edo ikasturte batez? Ikaslea, irakaslea edo ikertzailea zara eta gure unibertsitatera etorri nahi duzu?

Nora joan naiteke?
Praktikak

Zure ezagutzak praktikan jarri nahi dituzu? Prestatu zaitez zure lan-bizitzarako!

Kontsultatu praktiken eskaintza