Joan eduki nagusira

Gradua: bigarren ikasmaila eta hurrengoak

 

Matrikula egin baino lehen


Matrikula Interneten bidez egin behar da, eta webguneko egutegiari jarraitu behar zaio.

Matrikula egiten hasi baino lehen, irakurri arretaz webguneko matrikula atalean adierazitako pausoak, garrantzitsua da-eta geroago okerrik ez egiteko eta aldaketarik egin behar ez izateko.

Kontuan izan

  • Zein irakasgaitan matrikulatu behar duzun, irakasgaien ordutegiak eta ikasgelak, zein hizkuntzatan ikasiko duzun irakasgai bakoitza, hizkuntza batean baino gehiagotan irakasten badira.
  • Matrikula urtero egiten denez, bi seihilekoetako irakasgaien matrikula egin behar da.
  • Zenbat kreditu gainditu behar dituzun gutxienez ikasketekin segitu ahal izateko.
  • Matrikularen prezioa eta salbuespenak.
  • Ordaintzeko modua: ordainketa bakarrean edo epeka.
  • Bekaren bat eskatuko ote duzun.
  • Kredituen aitorpena eskatu behar duzun.
  • Zer dokumentu aurkeztu behar dituzun.
     


Matrikula egiteko, beharrezkoa da aurreko ikasturteko ordainketak eguneratuta izatea eta dokumentazioa aurkeztuta izatea.

Dokumentazioa

Lehen ikasmailako matrikulan eskatutako dokumentazio guztia aurkeztuta eduki beharko da:

  • NANaren fotokopia konpultsatu gabe
  • Zintzotasun akademikoaren adierazpena sinatuta
  • USEko espedientea lekualdatzea, probak beste unibertsitate batean gainditu baziren
  • Oraindik unibertsitateko txartelik ez badauka, ikasleak liburutegiko beheko solairuan dagoen Unibertsitateko Arreta Bulegora joan beharko du beharrezko argazkia ateratzeko.

Matrikula egiteko unean dokumentazio guztia ez badago aurkeztuta, mezu hau sortuko da: “Ezin duzu matrikulatzen jarraitu, zure espedienteari buruzko dokumentazioa aurkezteko baitaukazu. Jarri harremanetan grado@unavarra.es helbidean”.

Informazio gehiago: Unibertsitate Arretarako Bulegoa - 948 169 096 eta 948 169 000 / oficina.informacion@unavarra.es

Ordainketak

Ikasleak aurreko ikasturteko matrikularen ordainketa guztiak eguneratuta izan behar ditu.

Matrikula egiteko unean aurreko ikasturteko matrikula ez bada erabat ordaindu, mezu hau sortuko da: Ezin duzumatrikulatzen jarraitu, zor bat duzulako ordaindu gabe. Jarri harremanetan helbide honetan:  grado@unavarra.es - Ikasleentzako Argibide Bulegoa: telefonoak 948 169 096, 948 169 000"

Informazio gehiago: Unibertsitate Arretarako Bulegoa - 948 169 096 eta 948 169 000 / oficina.informacion@unavarra.es


Matrikula egiteko, erabiltzaile izena eta pasahitza eduki behar dira

  • Erabiltzaile izena: NANa (letra maiuskulaz) edo Atarira sartzeko erabiltzen dena.
  • Pasahitza: Atarira sartzeko erabiltzen dena. Ahaztu bazaizu: Berreskuratu pasahitza


Matrikula-prozesua modu ordenatuan egin ahal izateko, unibertsitateak matrikula-hitzordua esleitzen die bigarren ikasmailako eta hurrengo ikasmailetako ikasleei. Hitzordua titulazioen eta espedientearen batez besteko notaren arabera esleitzen da.

  • Hitzorduaren kontsulta
  • Matrikula: hitzordutik 2023ko uztailaren 3ko 14:30ak arte egiten ahal da
     

Kontsultatu hitzordua Kontsultatu hitzordua

860/2021 Ebazpena, 2021eko apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko lrakaskuntzako errektoreordeak emana, Graduko ikasketa ofizialetan ikasten jarraituko duten ikasleen matrikulazioa antolatzeko irizpideak zein diren ezartzen duena.


Ordutegia zein den eta eskolak zein ikasgelatan emanen diren kontsultatzeko moduak:


Gradu bakoitzaren “Irakasgaien eta Irakasleen Gida” atalean kontsultatzen ahal duzu zer hizkuntzatan emanen den irakasgai bakoitza (esteka).

Euskarazko edo ingelesezko irakasgai batean edo gehiagotan matrikula egiterakoan, hizkuntza horietako talderik baldin badago, irakasgaian klik egitean beste pantaila bat agertuko zaizu, eta honako hauen artean aukeratzen ahalko duzu

  • Euskarazko irakasgaietako taldeak 9 zenbakiaz hasten dira: 91, 92, etab.
  • Ingelesezko irakasgaietako taldeak 8 zenbakiaz hasten dira: 81, 82, etab.
  • Frantsesezko irakasgaietako taldeak 7 zenbakiaz hasten dira: 71, 72, etab.
     


Gradu guztietan, ikastaldeen esleipena alfabetikoki eginen da, deituraren lehenbiziko letraren arabera

Bermatu eginen da ordutegi aldetik bateragarriak izanen direla bai ikasmaila bereko irakasgaiak, bai elkarren segidako bi ikasmailatakoak.

Irakasgaien hizkuntza aukeratzean, honako hauek izan behar dituzu kontuan:

  • Gaztelaniaz ikastea aukeratzen baduzu, automatikoki esleituko zaizu taldea, deituraren lehenbiziko letraren arabera.
  • Euskaraz edo ingelesez ikastea aukeratuz gero, gerta daiteke ikastalde horien ordutegiak bateraezinak izatea gaztelaniaz matrikulatutako ikastaldearen ordutegiarekin. Kasu horretan, administrazio zerbitzuek aldatu eginen dute matrikula ikasmaila bereko ikastaldeek ordutegi bateragarriak izan ditzaten.
  • Gerta daiteke irakasgairen batean behin-behineko taldeetako batean matrikulatuta gelditzea (80. eta 90. taldeak). Horrek esan nahi du matrikulatutako gainerako irakasgaiekin bateragarriak diren irakasgaietako ikastaldeetako bat esleituko diola ikasleari eskolak edo fakultateak.

1179/2023 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, matrikula-taldeetan esleipen alfabetikoaren irizpidea ezartzen duena. 2023/2024 ikasturteko graduko ikasketetako irakasgaiak

Arduraldia

  • Matrikula bakarra egin behar da ikasturte bakoitzean, eta, beraz, ikasturteko bi seihilekoen matrikula batera egin beharko duzu.
  • Irakasgai batean lehenbizikoz matrikulatu baino lehen, aurreko ikasturteetan gainditu gabeko irakasgai guztien matrikula egin behar da.
  • Ikasketa-planeko oinarrizko eta nahitaezko irakasgaien matrikula hurrenez hurren egin beharko da, ikasmaila baxueneko irakasgaietatik hasita.
  • Aukerako irakasgaiak uztea: gainditu gabeko aukerako irakasgaiak utzi eta beste batzuetan egiten ahalko da matrikula, eta horietan ez da kontuan hartuko utzitako irakasgaien deialdi edo matrikulazio kopurua.

Tipologia

Arduraldi osoko ikasleak:

  • 60 ECTS gutxienez eta 84 ECTS gehienez. 
  • Oro har, gradu baten lehen mailak 60 ECTS izaten ditu (10 irakasgai). Gradu bikoitzen kasuan, ECTS kopurua bestelakoa izan daiteke; hortaz, komenigarria da hori egiaztatzea matrikula egin baino lehen.

Arduraldi partzialeko ikasleak:

  • 30 ECTS gutxienez eta 59 ECTS gehienez.

Arduraldi murriztuko ikasleak:

  • 12 ECTS gutxienez eta 29 ECTS gehienez. 
  • Matrikula mota hori salbuespenezkoa da, eta errektore edo errektoreorde eskudunak baimendu behar du aurrena. 
  • Eskabide bat aurkeztu behar da Erregistro Orokorrean, dagozkion egiaztagiriekin batera.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak:

  • Beharrezkoa da ikasle bakoitzaren egoera aztertzea.


Irakasgai batean matrikulatzeak deialdi baterako eskubidea ematen du matrikula egin den ikasturte horretan bertan.

Ikasleak 6 deialditarako eskubidea du irakasgai bakoitza gainditzeko:

  • Lehenbiziko 4 deialdiak arruntak izanen dira. 
  • Azkeneko 2 deialdiak bereziak izanen dira.

Irakasgai baten 1. eta 2. matrikuletan, irakasgaiaren aktan “Ez aurkeztua” kalifikazioa azaltzen bada, ikasleak ez du deialdirik gastatuko. Irakasgai baten 3. eta hurrengo matrikuletan, irakasgaiaren aktan “Ez aurkeztua” kalifikazioa azaltzen bada, ikasleak deialdia gastatu duela ulertuko da.

Gutxieneko errendimendua

Errendimendua ikasturte bukaeran exijitzen da, eta ikasleak une horretan gaindituta izan behar dituen kreditu kopurua (ikasmaila guztietakoa) adierazten du, baliokidetutako/aitortutako edo egokitutako irakasgaiak kontuan hartu gabe.

Formula honekin kalkulatzen da: Errendimendua = (n-1) x ECTS/2 + 6

  • n= titulazioan egindako matrikulazio kopurua, edo, seihilekoko matrikulak badira, titulazioan egindako matrikulazio kopurua zati bi*
  • ECTS= aurtengo ikasturtean matrikulatutako kredituak osotara

*Ikasleak seihilekoko eta urteko matrikulak egin baditu, n-ren balioa kalkulatzeko: seihilekoko matrikula kopurua zati bi egiten da; eta emaitza zehatza ez bada (matrikula kopurua bakoitia izan bada), kendu egiten zaio zati dezimala; gero, urteko matrikula kopurua gehitzen zaio.

Formula hori ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

  • Ikasle bati titulua eskuratzeko beharrezkoak diren kredituen % 15 edo gutxiago falta zaizkionean gainditzeko.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketen arauetan ezarritakoaren arabera Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko edozein titulaziotan arduraldi murriztuan matrikulatuak dauden ikasleak.

Formula aplikatuz, ikasle bat ikasturte bakoitzean 60 kreditutan matrikulatzen bada, ikasturte bakoitza bukatzean gainditutako kreditu kopuru oso edo metatu hau izan behar du (ikasturte guztien batura):

Osotara gainditutako kredituen kopurua
Ikasturte bukaera Osotara gainditutako edo metatutako ECTS kredituen kopurua
1. 6
2. 36
3. 66
4. 96
*Adibidea ikasturte bakoitzean 60 ECTS matrikulatzen dituen ikasle batentzat

Adibideak:

  • Aurten 60 kreditutan Irakasletzan matrikula egin duen 1. ikasmailako (urteko matrikula) ikaslea (gradu horretan behin matrikulatu da osotara): (1-1) x (60/2) + 6= 6 ECTS, gutxienez ere kopuru hori gainditu behar du, ikasketekin jarraitzeko.                
  • Aurten 60 kreditutan Gizarte Lanean matrikula egin duen 2. ikasmailako (urteko matrikula) ikaslea (gradu horretan 2 aldiz matrikulatu da osotara, aurreko urtean eta aurten): (2-1) x (60/2) + 6= 36 ECTS, gutxienez ere kopuru hori gainditu behar du osotara, ikasketekin jarraitzeko.

Arauak ez betetzea

Iraupen-araubidea betetzen ez dutenek, Iraupen Batzordeari eskabide bat aurkezteko aukera izango dute ikasketekin jarraitzeko.

  • Iraupen Batzordeari eskaerak egiteko datak: 2023ko ekainaren 23tik uztailaren 14ra 

Nolanahi ere, zilegi da ikasleek aukera hauetako bat hautatzea Iraupen Batzordeari eskaerarik aurkeztu gabe (bi bide bateraezin dira, hauetako bat aukeratu behar du):

  • Beste unibertsitate ikasketa batzuk hasi, onarpen prozedura orokorraren arabera, edo
  • Bere ikasketak bi urtez utzi, orduan eskaera egin utzitako ikasketei berriz heltzeko, eta, azkenik, berriz matrikulatu iraupena bete ez zuen ikasketetan.

Aurreko bi aukerek ez dute eragozten Iraupen Batzordeari irakaskuntza errendimendua bete ez den tokian ikasketekin jarraitzeko eskatzea. Iraupen Batzordearen baimena lortuz gero ikasketekin jarraitzeko eta titulazioaz aldatzea aukeratuz gero, dagokion aurreinskripzioa egin eta gero zilegi izango da sarbide berriko matrikula baliogabetzea eta matrikula eskatzea iraupena bete ez den ikasketetan.

Kontsultatu iraupen-araubidea

 

Gurekin matrikulatzeko, dokumentu hauetan deskribatutako datu pertsonalen tratamendua onartu beharko duzu. Dokumentu horietako lehenbizikoa automatrikularen aplikazioan agertuko da, eta haren bidez sartzen ahalko zara bigarren dokumentura:

Ikasleen matrikularen eta espediente akademikoaren ondoriozko datuak tratatzeko eta/edo kontsultatzeko jarduerei buruzko informazioa

Datuen babesari buruzko informazio gehigarria

Beste administrazio publiko batzuetako datuak kontsultatzeari buruzko informazio gehigarria