Joan eduki nagusira

Gradua: ikasketaz aldatzeagatik matrikula egitea

 

Kredituen balioa aitortzea eta transferitzea


Matrikula egin baino lehen, jatorrizko ikasketetan gainditu dituzun kredituak aitortzeko ebazpena eskatu eta eskuratu behar duzu.

Honako urrats hauek egin behar dira kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko:


Kredituen balioa aitortzeko eskaerari dagokion abonu-agiria eskatu behar da Graduko Ikasketen Atalean (grado@unavarra.es) edo Graduondokoenean (posgrado@unavarra.es), eta tasa administratiboa ordaindu.

Ordainketa egin ondoren, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu behar da Unibertsitatearen Erregistro elektronikoan aitorpen mota bakoitzerako. Eskaera eta dokumentazio guztia ezarritako epean aukeztu ez badiraonarpena baliorik gabe geldituko da, eta itxaron zerrendan dauden ikasleak onartuko dira. 

Kredituak aitortzea unibertsitateko ikasketengatik

  • Kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko eskabideaEskabidea
  • Ordainketa egin dela egiaztatzen duen abonu-agiriaren frogagiria.
  • Ikasketak beste unibertsitate batean egin badira:
    • Unibertsitatez aldatzeko eskaerarekin aurkeztutako Ikasketa ziurtagiria 
    • Irakasgaien programa ofizialak jatorrizko unibertsitateak behar bezala zigilatuta
  • Atzerriko ikasketak badira:
    • Unibertsitatez aldatzeko eskaerarekin aurkeztutako Ikasketa ziurtagiria 
    • Ikasketa plana (Pénsum edo Sylabus)
    • Irakasgaien programa ofizialak jatorrizko unibertsitateak behar bezala zigilatuta

Dokumentazioa agintari eskudunak eman eta bide diplomatikoz legeztatu behar du, EBkoa izan ezik.
​​​​​​​Hala badagokio, zinpeko itzultzaile batek egindako itzulpena 


Kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko eskaera ebatzi eta ikasleei eta Graduko Ikasketen Atalari jakinarazi ondoren, atala ikasleekin harremanetan jarriko da aitortutako kredituei dagokien prezioa nola ordaindu azaltzeko.(kredituen prezioaren % 10, ikasketak NUPen egin baditu; prezioaren % 25, beste unibertsitateren batean egin baditu).


Ordainketa jaso ondoren, ikasleei bakarka adieraziko zaie zer egunetan egin behar duten matrikula.