Joan eduki nagusira

USEa: ikasleak

 

Eta USEaren ondoren, zer?

NUPeko aurreinskripzioa

USEa gaindituz gero, aurreinskripzioa egiten ahal dute ikasleek NUPeko graduko ikasketak hasteko.

Espedientea lekualdatzea

Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioaren (USEa) nahitaezko fasea gainditu eta beste unibertsitate batean onartu dituzten ikasleek, betiere ez badira hasi NUPen unibertsitateko ikasketak egiten, espedientearen lekualdaketa eskatu beharko dute.

USE lekualdatzeko eskatzea USE lekualdatzeko eskatzea

Arazoren bat izanez gero: acceso@unavarra.es


Epea

Urte osoan, ekainean eta uztailean izan ezik, irekiko den eguna arte.
2024ko irekiera: Uztailaren 24an

Eskaera:

  • Eskaera egiteko jarraibideak: Lekualdatzeko gida
  • Sarbidea:
    • Sartu NANa edo USEan matrikula egiteko erabili zen dokumentu identifikatzailea
    • Pasahitza: USEaren lehen azterketan sartutakoan emandako jarraibideei segituz lortutakoa, ikaslearen etiketekin batera. Notak web bidez kontsultatzeko eta sakelako telefonoaren bidez notak kontsultatzeko aplikazioa deskargatzeko erabiltzen den bera.
      Berreskuratu pasahitza
  • Arazoren bat izanez gero: acceso@unavarra.es

Beharrezko dokumentazioa: xede unibertsitatean onartua izatearen gutuna edo matrikularen frogagiria.
Dokumentazioa aplikazioaren fitxan erantsiko da.

Prezioa eta ordainketa:

  • 31,20 € (familia ugari/gurasobakar orokorren kasuan, 15,60 € / eta familia ugari/gurasobakar berezien edo % 33ko edo hortik goragoko desgaitasunen bat dutenen kasuan, 0 €).
  • Ordaintzeko modua: Plataformatik bertatik, kreditu/zor txartelaren bidez

Behin eskatu eta gero, eskaeraren frogagiri bat sortzen da, sinadura elektronikoa eta csv kodea dituena, eta xede unibertsitatean aurkeztu behar da.