Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Banco Santenderrek, Santander Universidadesen bitartez, 101 beka eman dizkiete gaur beste hainbeste ikasleri. Beka gehienak, 82 hain zuzen, “Santander Estudios Bekak / NUP / Erasmus ez diren nazioarteko mugikortasun egonaldietarako” deialdiari dagozkio (programa hauek hartzen ditu barne: Palafox, Martín de Rada, ISEP USA, ISEP Nazioartekoa eta Aldebiko hitzarmenak), eta gainerako 19ak, berriz, “Santander Estudios Bekak / Erasmus” deialdiari (hots, helmuga Europan duten mugikortasun programak).

Ekitaldia NIBGMETen gradu-aretoan egin da, eta honako hauek izan ditu buru: Ramón Gonzalo, errektorea; Inés Abendaño Barcos, Banco Santanderren Erakundeetako zuzendaria Nafarroan; eta Jorge Elso Torralba, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea. Bi erakundeek irakaskuntzaren, ikerketaren, kudeaketaren, transferentziaren eta nazioarteko proiekzioaren arloan 1999. urtetik duten lankidetza-hitzarmenaren esparruan eman dira laguntzak. Hitzarmen hori martxoan berritu zen.

zoom Alumnado Upna y representantes

Bekak emateko ekitaldira joan diren NUPeko zenbait ikasle, NUPeko eta Santander Universidadeseko ordezkariekin batera.

Ikasle onuradunek 2022-2023 ikasturtean hasiko dituzte atzerriko egonaldiak. Batzuk sei hilabetez egonen dira kanpoan, eta beste batzuk ikasturte osoan.

101 beketatik, 57 Palafox programakoak dira (Latinoamerikarekin egiten da trukea), 19 Erasmus programakoak, 16 NUPek atzerriko unibertsitateekin dituen aldebiko hitzarmenetakoak, 7 ISEP programakoak (Estatu Batuak) eta 2 Marín de Rada programakoak (Asia).

Oraingo honetan, bekek 24 herrialde dituzte helmugatzat. Ikasle gehien hartuko dituztenak Txile (20), Mexiko (14), Argentina (13) eta Estatu Batuak (7) dira, eta, gero, Brasil (4), Italia (4), Suitza (4), Peru (4) eta Frantzia (3). Herrialde hauek osatzen duten zerrenda: Alemania, Australia, Belgika, Kanada, Hego Korea, Ekuador, Eslovenia, Grezia, Guatemala, Hungaria, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suedia.