Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) zabalik du epea zeharkako gaitasunen inguruko hiru trebakuntza-ibilbideetan izena emateko. 3. eta 4. ikasmailetako ikasleentzat dira, eta ikasketak osatzera daude bideratuak, haien prestakuntzari balio erantsia ematen baitiote lan munduan sartzeko garaian. Gaitasun digitalak, garapen pertsonalekoak eta garapen jasangarrikoak lortzeko programak dira, hau da, garapen pertsonalarekin eta profesionalarekin lotutako gai eta alderdi batzuetan trebetasunak eskuratzera bideratuak daude.

zoom Imagen promocional

Ikastaroen iragarki bat

Lehenbizikoz eskainiko dira gaitasun digitalen ikastaroa eta garapen jasangarrikoa. Erdipresentzialak izanen dira, eta graduko 3. eta 4. ikasmailetako eta masterreko ikasleei daude zuzenduak. Otsailean eginen dira saio gehienak, eta NUPen zeharkako gaitasunen webgunean dago egutegiaren eta izen-emateen inguruko informazio guztia. Garapen pertsonalerako gaitasunei buruzko prestakuntza graduko 3. eta 4. ikasmailetako ikasleentzat da batik bat, eta presentzialki eginen da, irailean edo urtarril-otsailetan.

Gaitasun digitalen programak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu seguruan, kritikoan eta sortzailean erabiltzeko prestakuntza emanen du. Garapen jasangarriko gaitasunetakoak, berriz, etorkizuneko belaunaldien premiak arriskuan jarri gabe eta ingurumenarekiko eta pertsonen ongizatearekiko errespetua bermatuz oraingo gizartearen beharrak nola ase ulertzeko prestakuntza.

Hiru prestakuntza-ibilbideak Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako, Garapen Digitaleko eta Unibertsitate Proiekzioko errektoreordetzek bideratu dituzte, eta “La Caixa” Gizarte Obrak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak finantzatzen dituzte “Innovasocial” programaren bitartez.