Joan eduki nagusira

David Garciandía Igalek, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (EAZ) egresatua eta 2019-20 urteko espediente akademiko onenaren aparteko sariaren irabazlea, 2021-22 ikasturtean Zuzenbidean doktoretza-tesia hasiko du Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Lanak hiru edo lau urte iraunen du, eta aztertuko du nolako eragina duen giza eskubideen gaiak Europar Batasunaren eta Txinaren arteko harremanean, eta, halaber, aztertuko du zer desberdintasun dauden Estatu Batuek eta Europar Batasunak eskubide horiek sustatzerako orduan jarraitu dituzten estrategien artean.

zoom David Garciandía

David Garciandía Igal, NUPen

“Giza eskubideen etorkizuna, neurri batean gutxienez, Txinak haiekiko duen jarreraren esku dago”, azaldu du David Garciandíak. Izan ere, honako hau adierazi du: “Asiako herrialdeak duen eraginak gora egin duenez gero, estatu askok Txinarekiko interesa erakutsi dute, eta Asiako herrialdetik, eta ez nazioarteko beste erakundeetatik, hasi dira azpiegituretarako eta zor publikoa finantzatzeko inbertsioa jasotzen”.

Horrenbestez, “estatu horiek Txinak munduari gobernatzeko proposatzen dion eredua imita lezakete. Hori horrela, giza eskubideak hautatutako herrialde talde batentzako pribilegio bihur litezke”, baieztatu du. 
Horretarako, adierazten duen moduan, “ezinbestekoa da Europar Batasunak, itunetan ezarritako betebeharrak betez, Txinarekin duen harremanean giza eskubideak sustatzea, badituen tresna juridikoak eta diplomatikoak baliatuz.”, adierazi du. “Aipatutako harreman horretan beste balio mota batzuk sustatu behar dira, giza eskubideen eta mendebaldeko gobernatzeko ereduaren etorkizuna jokoan baitago”, amaitu du.

David Garciandía Igalen CVa laburki

David Garciandía Igal (Iruñea, 1996) Ramón Areces fundazioko bekaduna da, eta Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) Nazioarteko Politikako eta Ikasketetako Ikerketa Masterra bukatu berri du. Gainera, NUPeko Jaime Brunet fundazioko azken edizioko Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren Saria “ex aequo” irabazi du honako lan honengatik: “Los Derechos Humanos en China: el marco jurídico de la libertad religiosa y su aplicación práctica”. Bestalde, Unibertsitatean eta nazioarteko lehiaketetan egin ohi diren eztabaidetan sari batzuk ere baditu.

Gainera, David Garciandíak Iustelek editatutako “La libertad religiosa de los trabajadores: el deber empresarial de acomodación razonable como mecanismo de promoción de los derechos humanos” liburua idatzi zuen Aloisio C. Dos Santos Jr. epaile laboralista brasildarrarekin batera.