Joan eduki nagusira

“Efectividad de un“Efectividad de un programa de intervención para pacientes con historias de maltrato en tratamiento por problemas de adicción” da berriki Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Begoña Haro Escribano Psikologian graduatuak defendatu duen doktoretza-tesiaren izenburua. Javier Fernández Montalvo eta Alfonso Arteaga Olleta irakasleen zuzendaritzapean egin du. Ikerketa horretan, besteak beste, ondorio hau atera du ikertzaileak: substantzien abusu-arazo bat dela-eta tratamenduan dauden eta tratu txarren historia (fisikoak eta/edo sexualak) duten pazienteek larritasun psikopatologiko handiagoa dute, eta beharrezkoa da esku-hartze espezifiko bat egitea mendekotasuna tratatzeko joaten diren zentroetan, alderdi hori eta horren eragina kontuan hartzeko. 

zoom Begoña Haro

Begoña Haro, NUPeko doktore berria.

Tesia egiteko lagina Nafarroako Proyecto Hombre fundazioaren eta Nafarroako ANTOX elkartearen erabiltzaileek osatu zuten: tratu txarren prebalentzia aztertzeko laginean 418 pertsonak hartu zuten parte, eta gainerako ikerketa-helburuetarakoan, berriz, 104 pertsonak. Datu-bilketa eta programaren aplikazioa 2017 eta 2019 urteen artean egin zen, eta ebaluazioa esku-hartzearen aurretik, hura amaitu ondoren eta sei hilabetera egin zen. Programak “bere eraginkortasuna erakutsi zuen, eta sintoma postraumatikoek eguneroko bizitzan duten interferentzia murriztu eta substantzien kontsumorako tratamenduarekiko atxikimendua areagotu zuen”, dio NUPeko doktore berriak.

Tratu txarren historien prebalentzia mendekotasunak dituzten pazienteetan

“Tratu txar fisikoa edo sexuala ondorio traumatikoak eragiteko gaitasun handia duen gertaera da, eta substantzien kontsumoa, kasu askotan, ondorio horiek arintzeko edo arautzeko erabiltzen da”, adierazi du tesiaren egileak. Gainera, “gaixo horiek sintoma psikopatologiko gehiago dituzte eta mendekotasunerako tratamendua bertan behera uzteko tasa handiagoa da gertaera traumatiko horiek jasan ez dituztenen aldean”, adierazi du.

Profil diferentzialari dagokionez, tesian azaltzen denez, emakume gehiagok zituzten tratu txarren historiak (mendekotasunagatik tratamenduan zeuden gizonen % 9,9k pairatzen zuten tratu txar fisikoa eta/edo sexuala; emakumeetan, berriz, ehuneko hori % 42,3ra iristen zen), familiaren eta psikiatriaren esparruan mendekotasunerako tratamendu-premia handiagoa, nortasun-ezaugarri jakin batzuetako aldaketak, ohiko bizitza sozialera egokitzeko zailtasun handiagoak eta psikopatologia-sintomatologia handiagoa bai bizitzan zehar (bere buruaz beste egiteko ahalegin gehiagorekin), bai ebaluazioaren unean. 

“Tratu txarren ondorioei zuzendutako esku-hartze programa eraginkorra izan zen bi alderditan. Alde batetik, tratu txarrei zuzendutako programa jaso zuten pazienteek % 34,6ko tasa izan zuten mendekotasunerako tratamendua uzteari dagokionez; tratu txarren historiak jasan zituzten baina programa jaso ez zuten pazienteen % 53,8k utzi zuten mendekotasunerako tratamendua”, azaldu du Begoña Harok.

Bestalde, esku-hartzea egin eta sei hilabetera, tratu txarren ondoriozko sintoma postraumatikoek egunerokoan egindako interferentzia txikiagoa da tratamendu-programa jaso duten pazienteengan. “Aplikatutako tratamenduak aurre egiteko egokitze-estrategiak eman dizkie paziente horiei, sintoma horiek eguneroko jarduerak gutxiago oztopa ditzaten”, ondorioztatu du NUPeko doktore berriak. 

Begoña Haroren CV laburra

Begoña Haro Escribano Psikologian graduatu da Salamancako Unibertsitatean eta Osasun Publikoan masterra egin zuen NUPen. Eskolak eman ditu NUPen 2017tik 2020ra bitartean, baita beste ikastaro eta mintegi batzuetan ere. Bestalde, Salamancako Unibertsitatean eta NUPen hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du laguntzaile gisa.

Psikologiaren arloan eragina duten nazioarteko aldizkarietan bost argitalpen zientifikoren egilea da beste batzuekin batera eta nazio mailako eta nazioarteko hogei bat biltzarretan hartu du parte. Era berean, NUPeko Psikologia Graduko lantaldeko kide izan zen 2017an. 
eaga Olleta irakasleek zuzenduta.