Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) abuztuaren 10ean, astelehena, zabalduko du sei "zero ikastaro"tan izena emateko epea, heldu den 2020-2021 ikasturtean Gradu ikasketetan hasiko diren ikasleentzat. Monografiko horiek abuztuaren bigarren hamabostaldian emango dira, eta helburua dute ikasleei, bakoitza zein titulaziotan matrikulatu den, bere titulazioari buruzko gaietarako sarrera ematea, beren Batxilergoko edo Lanbide Heziketako prestakuntza sendotzeko eta Unibertsitatean erabilgarriak gertatuko zaizkien oinarri metodologikoak emateko. Matrikula interneten bidez egin behar da, abuztuaren 10etik 14ra bitartean Unibertsitatearen webgunearen bidez. 

zoom Estudiantes, en la UPNA

Estudiantes, en la UPNA

Hauek dira ikastaroak: Estatistika, Adierazpen Grafikoa, Fisikaren Hastapenetako pare bat ikastaro eta Matematikako beste zenbait ikastaro. Azken bi kasu hauetan, monografiko horiek bereiz ematen dira: batetik, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa ikasleentzat (IITIGMET), eta, bestetik, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleentzat (NIBGMET). 

Hogei orduko ikastaroak 

Ikastaroek izango dituzten egunak, orduak eta titulazioak NUPen webgunean dago ikusgai. Hogei ordukoak diren ikastaro horietan parte-hartzeak ez dakar irakaskuntza kredituen aitorpenerako eskubiderik.  

Inskripzioa eta ordainketa abuztuaren 14a bitarte egiten duten ikasleak geldituko dira onarturik, ikaspostu guztiak bete arte.