Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) lanean ari da hidrogenoa erregai gisa erabiliz droneen hegaldi-autonomia handitzeko. Oraingoz honako hau balidatu dute: ordubetez baino gehiagoz egiten duela hegan droneak, hidrogenozko erregai-pila bat erabiliz. Lan hori plaka fotovoltaikoak aztertzeko eta mantentzeko DOCTOR PV proiektuarekin lotuta dago, eta Hidrogenoaren Teknologia Berriak garatzeko Aragoiko Fundazioarekin (Huesca) eta Sodenaren partaidetza duen FUVEX enpresarekin lankidetzan egin da.

Gaur egun, droneari energia ematen dion sistema prestatzen ari da NUP, bateriek, erregai-pilak, hidrogeno-biltegiak eta kontrol-elektronikak osatutako sistema. Zehazki, 650 W-eko erregai-pilak droneak behar duen energia sortzen du, eta haren hegaldi-autonomia 60 minutu inguru handitzeko aukera eman du, 90 minutura iristea bada ere helburua.

zoom dron con hidrógeno

Dronearen eta instalatutako hidrogeno berriztagarriaren tanga

FUVEX enpresa arduratu da dronearen beharrezko egokitzapenez. Gaur egun helikopteroekin egiten diren operatibak ordezka ditzaketen droneak egiten ditu enpresa horrek. FUVEXek fabrikatutako 5 kg baino gutxiagoko droneek 80 minutuko hegaldia egin dezakete gaur egun.

Bestalde, Hidrogenoaren Aragoiko Fundazioak egokitu egin du Walqa Parke Teknologikoan duen hidrogeno-instalazioa (erregaiz hornitzeko estazioa), dronearen tanga hidrogeno berriztagarriarekin kargatu ahal izateko. Fundazioaren hidrogeno-instalazioa 2010ean inauguratu zen, eta lanean segitzen du: H2PiyR proiektuko ibilgailuei hidrogeno berdea ematen die.

Fuel Cells Hydrogen and Joint Undertaking-ek (700359 zk.) finantzatutako Europako ELY4OFF lankidetza-proiektuaren esparruan, Fundazioak instalazio bat garatu zuen elektrolisi bidez hidrogeno berdea sortzeko. Prozesu horretan, ura eta elektrizitatea erabilita, hidrogenoa eta oxigenoa sortzen dira, bereiz. Ekoizpen-prozesu horretan, bai eta ondorengo biltegiratze eta erabileran ere, iturri berriztagarrietatik datorren energia baino ez da erabiltzen, kasu honetan Fundazioaren beraren instalazioetan dagoen instalazio fotovoltaiko batetik datorrena.

Droneak plaka fotovoltaikoen mantentze-lanak egiteko

NUPek DOCTOR PV (RETOS-COLABORACIÓN 2017) proiektuan egiten duen lanaren parte da droneen hegaldi-autonomia handiagoa bilatzea hidrogenoa erabiliz. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen errendimendua hobetzea helburu duen ikerketa-proiektua da. Maetec, Pariver, Naturgy, Visiona, Iberdrola, Zaragozako CIRCE Fundazioa, Valladolideko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa daude tartean.

DOCTOR PV proiektuaren helburua da droneak erabiltzea instalazio fotovoltaikoak ikuskatzeko, eta gorabeherak modu automatikoan detektatzea. Unibertsitate eta enpresen partzuergoak lanean dihardu teknika bat garatzeko: energia-iturri berriztagarrien instalazio horien anomaliak goiz detektatzen dituen teknika bat da, eta arazoak gertatu baino lehen konpontzea du xede. Metodo horri esker, ez atzera ez aurrerako egoerak eta kostuak gutxitzen dira, eta energia-galerak murrizten. 

DOCTOR-PV izeneko proiektua Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak, Ikerketarako Estatuko Agentziak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatzen dute 1,1 milioi eurorekin.

instituciones financiadores