Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 1.400 bat ikaslek zeharkako gaitasunak ebaluatzeko on line proba egin dezakete maiatzaren 24ra arte, iaz abian jarri zen Enplegagarritasuna eta Ekintzailetza Hobetzeko Plan Integralaren barruan. “Test360” Unibertsitateko bigarren ikasmailako 1.900 bat ikasleri zuzenduta dago, eta haietako 500ek jada bete zuten konfinamendua ezarri baino lehen, plana azaltzeko saio presentzialetan. Orain “NireIkasgelategia” plataformaren bidez erantzun daiteke.

zoom ikasleak

Ikasleak, NUPen

Galdera sortak hamalau gaitasun ebaluatzen ditu. Sorta bete eta gero, programak eskaintzen dituen zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroen bidez hobetu daitezkeen alderdien gaineko txostena bidaliko zaio ikasleari. Horren helburua da enplegagarritasuna erraztea eta ikasleen gaitasun berritzaile eta ekintzaileak hobetzea. Ikastaroak osatzeak, gainera, aukerako 6 ECTS kreditu onartzeko bidea ematen du.

Gaitasun hauek ebaluatu dira: komunikazio-trebetasunak, norberaren buruarekiko konfiantza, ikuspegi positiboa, malgutasuna, estresaren kudeaketa, talde-lana, asertibitatea, plangintza eta antolaketa, gatazkak konpontzea, lidergoa, ekimena, arazoak konpontzea, enpatia eta autokontrola.

 

Planean aurreikusitako jarduerak

Enplegagarritasuna eta Ekintzailetza Hobetzeko Plan Integrala programa aitzindaria da, ikasleak zazpi ekintza handiren bidez laneratzen laguntzeko, Ikasleen Gaietako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren bidez bideratuak.

Zehazki, ekintza hauek aipatzen dira: prestakuntza zeharkako gaitasunetan (aipatu “Test360” dago barnean), lan orientazioa, ekintzailetza sustatzea, Senior Mentoretzako Plana, Enplegu eta Ekintzailetza eta Berrikuntzarako eta Enpresa Esperientzietarako Mintegia (urtero egiten diren topaketak dira biak).