Joan eduki nagusira

Marrubi Rodríguez Luna Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Lanean diplomatua da, eta desgaitasun intelektualaren esparruari aplikatutako etika ikertu du bere doktoretza-tesian. Parte hartzeko prozesu metodologiko batetik —zeina Iruñeko El Molino hezkuntza bereziko eta okupazionaleko zentroetan aplikatu baita—, eta ikuskaritza etikoko prozesu batetik abiatuta, “zentro horietan sinesmen eta egiteko modu esplizitu egin ahal izan ditugu; ezintasunen bat duten pertsonak, haien aukerak eta bizitza ikuspuntu etiko batetik hautemateko modua aldatu eta hobetu ahal izan dugu”, esan du ikertzaileak.

zoom Marrubi Rodríguez Luna

Marrubi Rodríguez Luna

Honako hau da ikertzailearen doktoretza tesiaren izenburua: “De la calidad a la calidez. Ética aplicada en el ámbito de la discapacidad intelectual”. María Jesús Úriz Pemánek eta Juan Jesús Viscarret Garrok zuzendu dute (NUPeko Gizarte Laneko Saileko irakasleak), eta bikain cum laude kalifikazioa lortu du.

Tesiaren helburu nagusia izan zen metodologia-proposamen bat egitea, desgaitasun intelektualaren eremuan gizarte-hezkuntzako erakundeen eta esku-hartze profesionalen kalitate etikoa areagotzeko. Abiapuntua Frederic G. Reamer estatubatuarraren ikuskaritza etikoa izan zen; gizarte-langileek konpondu behar dituzten gai etikoak identifikatzeko tresna bat da, eta aukera ematen du gizarte-erakundeek arazo etikoak tratatzeko erabiltzen dituzten prozedurak egokiak diren aztertzeko, eta kalitate etiko handiagoa lortzeko estrategia zehatzak diseinatzeko.

Diagnostikoaren fasean, Marrubi Rodríguezek erakundearen arrisku etikoa identifikatu zuen eta kalitate etikoaren baloraziorako eskala bat sortu zuen desgaitasun intelektualaren eremurako. Gainera, inplementazio- eta ebaluazio-faseei esker, prozeduren berrikuspen etikoa egin ahal izan zen, eta erakundearen berehalako beharrei buruzko hobekuntza-proposamenak egin ziren.

Alde horretatik, ikerketaren egileak hobekuntza gisa aipatzen du antolakuntzako etika batzorde bat sortzea edo “eguneroko lanean etika aplikatzea: ikasgeletako eskubideak, zabarkeria, konfidentzialtasuna eta intimitatea identifikatzea, harremanetako mugak, difamaziozko informazioak, erabaki etikoak hartzea, etab.”

Aldaketak eta egokitzapenak

Marrubi Rodríguezen arabera, “jarduteko modua aldatu behar da, errehabilitazioan oinarritutako eredu mentalak eta arreta-ereduak aukeretan eta gaitasunetan oinarritutako ereduekin ordeztu behar baitira”. Eta gaineratu du eta dela aldaketa erraza, zeren eta “eraldaketa hori guztia benetakoa izan dadin, eraldaketa etiko bat egon behar baitu pertsona ezgaituak ulertzeko eta sentitzeko gure eran, duintasunerako aukera eraginkorrak ekarriko dituena”.

Bere ikerketaren garapenean egiaztatu duenez, eraldaketa etiko hori ez da egun batetik bestera lortzen, baizik eta “prozesu konplexua da, balio eta sineste inplizituak aldatzen dira, eta askotan ez gara balio eta sineste horietaz jabetzen, eta oso errotuta daude erakundeetan eta profesionaletan”. Horregatik, autoreak azpimarratzen du “erreflexio-prozesu etikoak —kasu honetan, ikuskaritza etikoa— ezartzea funtsezkoa dela praxian aldaketa lortzeko eta nahi den antolakuntza- eta arreta-kalitatea lortzeko”.

Tesiaren ekarpenetako bat lan-talde fokalak sartzea izan da, “gai zehatzen azterketan eta eztabaidan oinarritutako informazio kualitatiboa lortzeko giltzarriak baitira, eta horrek etika aplikatuari buruzko hausnarketa bultzatzen baitu”. Aitzitik, ezin izan da burutu hobetzeko neurrien aplikazioa eta ebaluazioa. “Bai, antolakuntza-etikako batzordea eratu da, eta ikastegietan erreferente etiko gisa jarduten hasi da. Hobetzeko neurriak aplikatzen ere hasi gara, eta ikasturtea amaitu ondoren, proposamen horiek ebaluatu eta, behar izanez gero, birformulatu ahal izatea espero dugu”.

Marbi Rodríguez Luna gizarte-langilea eta Giza eta Gizarte Zientzietako doktorea da NUPen. ISNA Españako (Zentzumenen Estimulazio eta Snoezelen Elkartea) zuzendaritza-batzordeko kidea da, Nafarroako Desgaitasun Batzordeko idazkaria, etika aplikatuan eta arreta goiztiarrean aditua eta Snoezelen terapeuta. Gaur egun, ISNAren trebatzailea da, eta etika arloko trebatzailea. Gainera, Txiribueltako zuzendaria/kudeatzailea da (desgaitasun intelektuala, desgaitasun fisikoa eta/edo zentzumenen desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntzen espezializatuta dagoen erakundea). Hainbat biltzar eta bilera zientifikotan hartu du parte, eta horietan komunikazioak, artikuluak eta posterrak aurkeztu ditu.