Joan eduki nagusira

zoom Francisco Javier Blázquez

Francisco Javier Blázquez

Francisco Javier Blázquez Ruiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen Filosofiako irakasleak “Nazismo, Derecho, Estado” liburua koordinatu du. Dykinson argitaletxeak argitaratu du liburua. Liburuaren helburua da politika naziaren ideologia-oinarriekin eta dinamikarekin lotutako hainbat gako aztertzea. Zuzenbidearen manipulazioa ere aztertzen da, bai eta alemaniar herritarren jarrerak eta erregimen totalitarioari laguntzeko haiek izan zituzten arrazoiak ere.

Talde lan honetan hamar bat ikertzailek parte hartu dute, eta politika naziaren ideologia-oinarriak azpimarratzen dira; estatuaren kontzeptua eta bere buruek egin zuten zuzenbidearen manipulazio makurra; proiektu nazionalsozialistaren azpian dagoen sakoneko ikusmolde eugenesiko eta arrazista; edota "Volk"-aren gurpenezko goratzea edo Hitlerren lidergo karismaduna. 

Hainbat legelari ospetsuk, hala nola E.  Mezger, C. Schmitt eta Philipp Heckek erregimen nazian zein elkar aditze, erantzukizun eta parte-hartze maila izan zuten ere aztertzen du liburuak.  Azkenik, alemaniar herritarren jarrerak eta beren erabakiak hartzeko izan zituzten arrazoiak, edota masa-gizarte garaikideen eta herritarrek erregimen totalitarioari emandako laguntzaren eta onespenaren arteko harremana ere aztertzen dituzte ikertzaileek. 

Hori guztia testuinguruan jartzen da, erreferentzia esparru zabal batean, non elkar gurutzatzen baitira ikuspegi historikoak, psikologikoak, soziologikoak eta juridikoak, bereziki, bai eta politologiakoak diren hainbat ikuspegi. 

Madrilgo, Sevillako, Bartzelonako, Granadako, Oviedoko eta Florentziako unibertsitateetako hainbat espezialistak parte hartu dute liburuan, eta nazionalsozialismoari buruzko lanen egileak dira guztiak. Hitzaurrearen egilea F. J. Muñoz Conde da,  Pablo de Olavide Unibertsitate Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedraduna, honoris causa doktorea nazioko eta atzerriko hainbat unibertsitatetan eta Alemaniako Errepublika Federaleko A. Von Humboldt sariduna.

Francisco Javier Blázquez NUPeko irakaslea da liburuaren koordinatzailea, eta, horrez gainera, bederatzi ataletako baten egilea. Atal horren izenburua  “Fundamentos biológicos del derecho nacionalsocialista” da. Ikerketak honetan, proiektu naziak sakoneko ikusmolde eugenesikoa duela esaten du argi eta garbi Blázquezek, eta eduki arrazistaz betetako zuzenbide bat pixkanaka osatzeko oinarri gisa erabiltzen da ikusmolde hori.