Joan eduki nagusira

zoom Mikel Izquierdo, eskuinean, katedradun lanpostuaren jabetzan, errektorearen ondoan

Mikel Izquierdo, eskuinean, katedradun lanpostuaren jabetzan, errektorearen ondoan

Mikel Izquierdo Redín Fisioterapiako katedradun lanpostuaz jabetu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Izquierdo Nafarroako Gobernuaren Kirol Ikasketen, Ikerketaren eta Medikuntzaren Zentroko Unitate Teknikoko burutzan zebilen 2004. urtetik.

Mikel Izquierdo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien doktoretzan aparteko sariduna da Leongo Unibertsitatean (1997). Hainbat egonaldi egin ondoren Jyväskyla-ko (Finlandia) Unibertsitateko Neuromuscular Research Center-en eta Conecticako (Estatu Batuak) Unibertsitateko Human Performance Laboratory-n, 2002. urtean Unibertsitatean irakasle titular sartu zen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Biomekanikaren eremuan eskolak emateko. 1997. urtetik Espainiako Olinpiar Batzordeko Kirol Errendimendu Handiko masterrean irakasten du.

Hainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu Biomekanika eta Sistema Neuromuskularraren eremuan, interes berezia duela aztertzen hainbat kiroletan indar entrenamenduaren ondorioak eta muskulu-potentzia, zahartzea, populazio bereziak (diabetesa eta obesitatea) eta muskulu-errendimendua. Azterketa horien ondorioz ia 80 artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkari indexatuetan. Bestalde, 10 doktoretza tesi eta master amaierako 40 lanetik gora zuzendu ditu. Era berean, hainbat aldizkari zientifikotako argitalpen batzordeko kidea da eta sariak jaso ditu bere ikerketa lanengatik, esaterako, Instituto Andaluz del Deportek 2000. urtean emandakoa, eta Kirol Ikerketa Saria 2003. urtean.

Mikel Izquierdok indar entrenamenduaren alorrean aholkulari zientifiko gisa lagundu du futbol profesionaleko hainbat taldetan, horien artean Liverpool FC (2005-2006), Benfica (2006-2007 denboraldia) eta FC Barcelona (2006-2007) daude. Beste kirol batzuei dagokienez, Portland San Antonio eskubaloi taldearekin (2002-2004) eta Espainiako Pilota Federazioarekin (2000-2002) ere jardun du.