Joan eduki nagusira

zoom Saridunak elkarrekin ekitaldiaren amaieran

Saridunak elkarrekin ekitaldiaren amaieran

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur, asteartea, martxoak 30, 2008-09 ikasturteko karrera amaierako espediente hoberenen Aparteko Sariak eman ditu Katrín Simón Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako errektoreordea ekitaldiaren buru zela. Ekitaldia Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan egin da, eta ehundik gora pertsona joan dira, ikasle, ahaide eta adiskideen artean. Saridun guztiek diploma ziurtagiri bana jaso dute.

Osotara, 33 sari eman zaizkie karrera 2008-09 ikasturtean amaitu zuten beste hainbeste ikasleri. Horietatik seik bederatzi puntu baino gehiago izan zuten azken notan. Zehazki, ikasle hauek dira: José Félix García Tinoco, Enpresa Zientzien Diplomaturan tituluduna, –espedientearen batez besteko nota: 9,842–; Izaskun Gracia Hernández, zeinak EAZLko eta Zuzenbide Lizentziaturako aldi bereko ikasketak egin baititu –9,435 puntu– ; Naroa Aicua Rodríguez, zeinak Enpresa Zientzien Diplomatura bukatu baitu –9,187 puntu–; Juan Tárrega Palencia, Soziologian lizentziaduna –9,096 puntu–; Christian Hidalgo Nieto, Zuzenbidean lizentziaduna –9,083 puntu–; eta Itziar Arrieta Salinas, zeinak Informatika Ingeniaritza egin baitzuen –9,047 puntu–.