• ES
  • EU
  • EN


Nor sar daiteke?


Betebehar orokorrak

  1. Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea
  2. Europako Unibertsitate Eremuko (EUE) goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako bestelako bat, titulua eman den herrialdean Master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
  3. Beste hezkuntza sistemen bidez titulatutakoak, aldez aurretik Unibertsitateak baieztatuta, titulu horiek egiaztatzen dituztenen prestakuntza mailaren aldetik, Espainian dagozkion titulu ofizialen baliokideak direla, eta titulua eman den herrialdean Unibertsitate Masterreko ikasketetara sartzeko gaitzen dutela. Master tituluak lanbidean aritzeko gaitzen badu (Industria Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Irakasleen Prestakuntza, Abokatutza eta Nekazaritza Ingeniaritza), titulua homologatuta eduki beharko dute.
    Sarbide modu horrek inolaz ere ez du ekarriko interesdunak aurretik duen tituluaren homologazioa, ezta beste ondoriorik ere, Unibertsitate Master ikasketak egiteko aukera emateaz aparte. 

Baldintza espezifikoak

Onarpena, master tituluak edo unibertsitateak berak ezartzen dituzten baldintza espzifikoak edo merezimenduak balioesteko irizpideak betetzearen arabera izango da. Aldez aurretiko baldintza hauek master bakoitzaren gidan daude kontsultagai. (Ikus masterraren katalogoa)

Ezgaitasuna > % 33koa duten pertsonak

Ikaspostuen % 5 ezgaitasuna duten pertsonenentzat gordetzen da.

Aurreinskripzioa

Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eta NUPek eskaintzen dituen ikasketa zehatzetan sartu nahi duten ikasleek eskatu egin beharko dute on-line aurreinskripzioa prozedura betez.