• ES
  • EU
  • EN


Matrikula


Partes de este texto:

Kredituak aitortzea

Zilegi duzu kredituen aitorpena eskatzea, beste unibertsitateko ikasketa ofizial batzuetako irakasgaiak gaindituak baldin badituzu edo lan esperientziagatik edo/eta titulu berekiengatik.

Inolaz ere ez dira Graduko ikasketak edo maila txikiagokoak aitortuko (1027/2011 Errege Dekretua, 2011ko uztailaren 15ekoa, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparrua ezartzen duena). Masterreko Irakaskuntza Batzordea arduratuko da aipatu aitortza gaitasun moduan ebaluatzeaz, eta dagokion proposamena NUPeko Balioa Aitortu eta Transferitzeko Batzordeari helarazteaz.

Prozedurak eskatzen du lehen masterretako irakasgaietan matrikulatzea, hau da, automatrikularako programan agertzen zaizkizunetan matrikulatzea, eta ondoren aitortza eska dezazun.

Eskaera ebatzi eta gero, Graduondoko Atala edo ikastegiak dagokion jakinarazpena bidaliko dizu, eta matrikula murrizteko aukera edukiko duzu.

18/19 Ikasturtea: 2019eko urtarilaren 31era arte 

Tramitea nola egin