• ES
  • EU
  • EN


Matrikula


Partes de este texto:

Arduraldia eta iraupena

Arduraldia

Ikasleak matrikula egiten duen unean erabakiko du zein arduraldi izango duen.

  • Arduraldi osoko ikaslea: ikasturte bakoitzean gutxienez 60 ECTS kredituren eta gehienez 80 kredituren matrikula egin beharko du, edo Unibertsitate Masterra bukatzeko geratzen zaizkion kredituena.
  • Arduraldi ez-osoko ikaslea: gutxienez ere 20 ECTS kreditu matrikulatu beharko ditu ikasturteko, edo ikasketak bukatzeko gelditzen zaizkion ECTS kreditu guztiak.
  • Ikasle bisitaria: modulu batean edo batzuetan edo irakasgai batzuetan bakarrik matrikulatu den ikaslea. Ziurtagiri batean jasoko dira. Beste master bat ikasten ari bada, kredituak Unibertsitate Master honen irakaskuntza-espedientean transferitzeko edo aitortzeko aukera izango da. Ikasle bisitari gisa onartua izatea baldintzatua egongo da ikaspostuak libre egotearekin, matrikularen ohiko aldia bukatu ondoren.

Iraupena

Iraupen-araudia, NUPeko Gizarte Kontseiluak 2015eko ekainaren 1ean onetsia.

Deialdiak:

1. Ikasleek lau deialditarako eskubidea du, irakasgai bakoitza gainditzeko.
2. Edozein irakasgaitan matrikulatzeagatik bi deialdi izango ditu ikasleak, ebaluaziorako, matrikula zein ikasturtetan egiten den, ikasturte horretan.
3. Zenbaketa egiteko, ikasleak aukera eduki duen deialdi guztiak zenbatuko dira, ebaluazioa egiten ez bada ere.

Errendimendua:

1. Ikasturtea amaitzean, ikasleak gutxienez 6 ECTS kreditu gainditu beharko ditu, gutxienez, ikasketekin jarraitu ahal izateko. Aitortutako kredituak eta baliokidetutako eta egokitutako irakasgaiei dagozkienak ez dira kontuan hartuko.
2. Irauteko gehieneko epea ondorengo taula honetan ezartzen dena izango da:

Masterreko kreditu kopurua Arduraldi osoko ikaslea Arduraldi ez osoko ikaslea Arduraldi ez osoko ikaslea, ikasturtean  20 eta 29 arteko ECTS matrikulatzen dituena
60 ECTS 2 urte 3 urte 4 urte
61 - 90 ECTS 3 urte 5 urte 6 urte
+ 90 ECTS 4 urte 6 urte 7 urte

Eskatutako gutxiengo errendimendua ez betetzea

Iraupen-araubidea betetzen ez dutenek, Iraupen Batzordeari eskabide bat aurkezteko aukera izango dute Unibertsitateko Erregistroan. 

     NOLA EGIN TRAMITEA

Araudia betetzen ez badu, ikasleak ezingo ditu titulazio horretako ikasketak jarraitu. Beste aukera hauen artean hautatu ahal izango du:

     a) NUPen masterreko beste unibertsitate-ikasketa batzuk hastea, ezarritako onarpen-prozedura orokorraren arabera.
     b) Ikasketak utzi eta bi ikasturte igarota, ikasleak hasita zeuzkan master-ikasketa horiekin jarraitzeko aukera izango du, betiere titulazio hori eskaintzen jarraitzen bada.

Azaldutako aukeretako bat hautatu ondoren, berriz ere gutxiengo errendimendua betetzen ez badu, behin betiko utzi beharko ditu NUPeko ikasketak.

 

Beren ikasketak 2014-2015 ikasturtean edo aurrekoetan hasi eta, araudi hau aplikatzeagatik, iraupeneko betebeharrak betetzen ez dituzten ikasleek beren ikasketetan jarraitzeko aukera izango dute, aurreko iraupen-araudian ezarritakoa betetzen badute. Ikasleak eskatu beharko du. Aurreko araudia:

    Deialdiak, araudi berrian bezala.

    Errendimendua: lehen ikasturtea amaitzean, matrikulatutako kredituen % 30 gainditu beharko ditu. Aitortutako kredituak eta baliokidetutako edo egokitutako irakasgaiei dagozkienak ez dira kontuan hartuko. / Iraupenaren gehieneko muga adierazten duen taula ez da aldatu.