• ES
  • EU
  • EN


Matrikula


Partes de este texto:

Zenbatekoa eta ordainketa

Kontsultatu master ofizial baten prezioak

Matrikula egiteko unean atzerrian dauden eta Espainian kontu korronterik ez daukaten ikasleek online ordainketa egingo dute. Matrikula egiteko zailtasunak badituzue, posgrado@unavarra posta elektronikoko helbidera idatzi behar duzue, eta helbide horretan behar diren jarraibideak emango dizkizuete.

Ordainketa bakarra edo zatikatua:

Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.

  A. Ordainketa bakarra: Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean edo bekak ebazteagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean.

  B. Ordainketa zatikatua: Ordainketa lau epemugatan egingo da, eta diru-sarrerak ondoko epe eta zenbatekoetan egingo da 

 

Ordainketa zatikatua 1.epea Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak. Matrikula egin eta hurrengo 15 egunetan
2.epea Zenbatekoaren % 20. 2017ko urriaren 16tik azaroaren 6ra arte
3.epea Zenbatekoaren % 20. 2018ko urtarrilaren 15etik otsailaren 5era arte
4.epea Zenbatekoaren % 20. 2018ko apirilaren 9tik 30era arte
 

  Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €tik beherako kopuruetan eta matrikula bekadun moduen egiten baduzu, ezin da zatika ordaindu.

 

Bekadun matrikula

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren bekaren deialdian ezarritako (edo Eusko Jaurlaritzarenean, erkidego horretan bizi bazara) baldintza akademikoak betetzen badituzu, matrikula bekadun moduan egiten ahalko duzu. Prezio administratiboen kopurua bakarrik ordaintzen da, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak beka ebatzi arte. Gogoan izan beka ematea ere baldintzatua dagoela deialdian ezartzen diren eskakizun ekonomikoak betetzearekin.

Matrikula epe bakoitza amaitu delarik, Graduondoko Ikasketen Bulegoak berraztertuko du bekadun moduan matrikula egin duten ikasle guztiek betebehar akademikoak betetzen dituzten edo ez. Baldintza horiek betetzen ez badira, ikasleak ordaindu beharreko zenbateko guztia jasotzen duen ordainagiri bat jasoko du, ordainketa-epe bakarrean ordaindu beharko dena.

Arduraldiaren arabera, beka osoa eska dezakezu, gutxienez 60 ECTSren matrikula egiten baduzu, edo beka partziala, 30 eta 59 ECTSren arteko matrikula egiten baduzu

Beka ukatzen bada, ikasleak ordainketa-gutun bat jasoko du, ORDAINKETA BAKARREAN egin beharreko kopuruarekin.