• ES
  • EU
  • EN


Aurreinskripzioa


Master ofizial batean aurreinskripzioa egitea

Irakaspostua eskatzeko, aurreinskripzioa egin eta aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar da. Master guztiek informazio fitxa bat daukate, eta fitxa horretan daude, besteak beste, hautatze irizpideak eta ikaspostuak.

1.a. Aurreinskripzio Egutegia Kontsultatu

 
Aurreinskripzioa Onartuen zerrenda
1. Epea 2019ko apirilaren 8tik maiatzaren 17ra 14:00ak arte ekainaren 7an* 14:00etan 
2. Epea uztailaren 15etik abuztuaren 14ra 14:00ak arte irailaren 4an
3. Epea irailaren 16tik 20ra 14:00ak arte

Master bakoitzaren irakaskuntza zuzendaritzak baimentzen badu soilik. Onarpena inskripzio-hurrenkeraren arabera izango da.

* Onartuen 1. zerrendan beren ikasketak amaitu dituzten eta gainerako betebeharrak betetzen dituzten ikasleak onartuko dira soilik. Irailaren 4a baino lehen masterrerako sarbide ematen duen titulua aurkezten duten ikasleak baldintzapean onartuko dira, master bakoitzaren Batzorde Akademikoak horrela erabakitzen badu.

Graduondoko administrazio-egutegia

2.a. Egin online aurreinskripzioa 

Master bakar batean egin behar duzu aurreinskripzioa.

Aurreinskripzioa interneten bidez egingo da, 3. epean izan ezik, zeina administrazio eraikineko Graduondoko Bulegoan egingo baita astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era edo Posta elektronikoaren bidez helbide honetara: posgrado@unavarra.es.

Pasahitzik ez badaukazu, beharrezkoa da erregistratzea (Erregistro gida) ERREGISTROA
Pasahitzaz oroitzen ez bazara: Pasahitza berreskuratu
Pasahitza baldin baduzu egin aurreinskripzioa:
Aurreinskripzio gida
AURREINSKRIPZIOA

Unibertsitateen arteko programetako inskripzioa unibertsitate koordinatzailean egiten da; data eta prozedura kontsulta ezazu: Masterra Ondare Zuzenbide Pribatuan / Masterra Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketan / Masterra Osasun Sustapenean eta Gizarte Garapenean 

3.a. Prestatu honako dokumentazioa

Aurkezteko epea:
       Aurreinskripziorako 1. epea: apirilaren 8tik maiatzaren 17ra
       Aurreinskripziorako 2. epea: uztailaren 15etik abuztuaren 14ra
       Aurreinskripziorako 3. epea: irailaren 16tik 20ra

Dokumentazioa:

  • Fotokopia, NAN, AIZ edo pasaportearena.
  • Curriculum Vitae-a
  • Ikasketen ziurtagiriaren edo espedientearen fotokopia Ez baduzu NUPen ikasi. 
    Atzerriko hizkuntza batean emana badago, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar da.
  • Masterrerako sarbidea ematen duen unibertsitateko tituluaren fotokopia NUPeko kidea ez bazara
    Titulua atzerriko hizkuntza batean emana badago, itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu behar da.
    Master tituluak lanbidean aritzeko gaitzen badu, Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko hezkuntza sistemen bidez titulatu direnek beren goi mailako titulua homologatuta aurkeztu beharko dute.
  • Masterreko baremazio orria hemen: Osasun Zientzietako Ikerketan eta Osasun Publikoan.
  • Irakasleen masterrean ikaspostu bat eskatu baduzu, izena emateko fitxa hau ere bete behar duzu eta atzerriko hizkuntza B1 mailan edo handiagoan menderatzen duzula egiaztatu behar duzu.

Dokumentazioa bitarteko hauen bidez aurkeztuko da:

  • Aurreinskripzioa egiteko online programan, "Gorde" pantailan, Dokumentu erantsiak botoiarekin.
  • Postaz edo norberak aurkeztuta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Graduondo Bulegoan. Arrosadiko campusa. 31006- Iruñea
  • Posta elektronikoaren bidez helbide honetara: posgrado@unavarra.es (Gaia: Aurreinskripziorako dokumentazioa)

4.a. Onartuen zerrendak