• ES
  • EU
  • EN


Matrikula


Gradura egokitzeko ikastaroen zenbatekoa eta ordainketa

Egokitze ikastaroen matrikularen prezioa graduko kredituetarako ezarritako prezioari dagokio. Horrez gainera, kredituen aitorpena ordaindu beharko da. Salbuespenak ere aplikatzen dira (familia ugaria edo desgaitasuna).

Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren beka eska daiteke.

Prozedura eta epea

Baimendutako bankuetan ordain daiteke matrikula: Online ordainketa edo presentziala

Epea: 10 lanegun. Ez da beharrezkoa frogagiria unibertsitatean aurkeztea.

Ordainketa bakarra edo zatikatua

Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan. Ordainketa bakarra aukeratzen baduzu, 15 egun naturaleko epea duzu, matrikula egiten den egunetik kontatzen hasita.

Ordainketa zatikatua aukeratzen baduzu, ordainketa lau epetan egingo da, eta lehenengoan matrikula osoaren % 40 ordainduko duzu. Matrikula-gutunean adierazten den epean eta bigarren, hirugarren eta laugarren epean kopuru osoaren % 20 ordaintzen da.

Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan.

Eskola-asegurua

28 urtez beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun-zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza tasan sartua.  Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.

28 urtez gorako ikasleek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzeko: Cum laude asegurua