• ES
  • EU
  • EN


Sartzeko probak: Batxilergoa eta LH (BEUS), 25, 40 eta 45 urtetik gorakoak


Batxilegoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS)

 

 

Partes de este texto:

Hautaprobetako espedientearen lekualdaketa

Batxilergoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS) gainditu eta ikasketak beste unibertsitate batean hasi nahi dituzten ikasleek espedientearen lekualdaketa eskatu beharko dute.

Data Abuzturaren 1etatik aurrera
Lekua - Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eraikineko Sarbide Bulegoan, 8:30etik 14:00etara.
- Espedientearen lekualdaketa eskatzeko mezu bat bidalita helbide honetara: acceso@unavarra.es dagokion dokumentazioa atxikita
Dokumentazioa
  • Ikaslearen NANa 
  • Beste Unibertsitate batean onartua izateko gutuna edo beste Unibertsitate bateko matrikula frogagiria.
  • Familia ugariaren txartela edo % 33ko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa izatea frogatzen duen txartela.
  • Interesdunak ez badu zuzenean eskatzen, ikaslearen baimena aurkeztu behar da, bere NANaren fotokopiarekin batera.
Prezioa 31,20 € (Familia ugari orokorra, 15,60 euro / Familia ugari berezia edo % 33ko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa duten pertsonak, 0 euro).
Ordaintzeko modua: Online ordainketa edo aurrez aurreko ordainketa banku-erakundeetan.
Eskatu ondoren, ikasleari ordainketa gutuna edo ordainagiria bidaltzen/entregatzen zaio banku-erakundeetan ordain dezan, eta ordaindu izanaren agiriarekin batera unibertsitate hartzailean entregatu beharko du.