• ES
  • EU
  • EN


Sartzeko probak: Batxilergoa eta LH (BEUS), 25, 40 eta 45 urtetik gorakoak


Batxilegoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS)

 

 

Partes de este texto:

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

Izena  emateko  epea  parte  hartzeko  Graduko  irakaskuntza  ofizialetara  Sartzeko  Probaren epaimahai kalifikatzaileetan. Otsailaren 11tik 22ra lehen eguneko 9:00etatik azken eguneko 14:00ak arte

ESKAERA AURKEZTEA

Eskatzaileek beren datu pertsonalak eta akademikoak jarri behar dituzte horretarako diseinatu den aplikazio baten bidez, eta eskuz beteko dute egiaztagiria, izenpetua aurkeztu behar dena ikastetxeko zuzendaritzan, horretarako ezarri den epearen barruan.

Ikastetxeko zuzendaritzak eskaeretako datuak egiazkoak direla egiaztatu eta eskaerak bidaliko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegora.

BETE BEHARREKOAK

Batxilergo bigarren mailan eskolak ematen dituen irakasle izatea ikasturte honetan ikastetxe publiko batean.

Sartzeko Probako gaietan aditua izatea.

Bateraezintasunik ez edukitzea Sartzeko Probetako ikasleekin ahaidetasuna izateagatik.

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBETAKO EPAIMAHAIEN ORDAINKETAK KIDEAK IZENDATZEA

Probaren Antolaketa Batzordeak izendatu eta eratuko ditu epaimahai kalifikatzaileak, eta bermatuko du ariketa guztiak probetako gai guztietan adituak diren kideek kalifikatuko dituztela. Antolaketa Batzordea saiatuko da osaeran gizonezkoen eta emakumezkoen arteko proportzioa orekatua izan dadin.

Arau orokor gisa, gai bakoitzaren aholkulariak eta koordinatzaileak epaimahai kalifikatzailetako kide izendatuko dituzte.

841/2017 Ebazpena maiatzaren 17 koa

NAHITAEZ BETE BEHARREKO ARAUAK

Epaimahi bateko kide zuzentzailea izateak konpromiso hauek dakartza:

  - Proba behar bezala garatzeko ezartzen diren epeak eta ordutegiak betetzea.

  - Zer epaimahaitako kide izendatu duten, epaimahai hori eratzeko bilerara joatea.

  - Zer epaimahaitako kide izendatu duten, epaimahai horretako buruak hala eskaturik, azterketak egiten diren gelak zaintzea, dagokion ordutegian. Kide zer gaitan izendatu duten, gai hori garatzen den bilerara joan beharko du nahitaez. BEUS egutegia

  - Bere gaiaren aholkulariak zuzentzeko irizpideak argitzeko deituko duen bilerara nahitaez joatea. Bilera hauek probak egiten diren egun beretan egingo dira, adosten den ordutegiarekin. Bileretan banatuko den materiala konfidentziala izango da, eta zuzentzaileek baizik ezingo dute erabili.

  - Zuzentzeko ematen dizkioten ariketetan irizpideak aplikatzea.

  - Ariketak, zuzenduak, Sarbide Bulegora eramatea esaten zaion egun eta orduan. Ohiko deialdirako ezarritako eguna ekainaren 10a izango da, goizeko 10:00ak baino lehen (ezin da epea luzatu), eta, ohiz kanpokorako eguna, uztailaren 1a izango da, goizeko 10:00ak baino lehen (ezin da epea luzatu).

   - Zer epaimahaitako kide izendatu duten, epaimahai horretako bigarren zuzenketak egiteko bilerara joatea, hala eskatu direnean. Bilera horretan aldez aurretik beste aditu batek zuzendu duen ariketa bat bigarrenez zuzenduko da, epaimahaiak ematen dituen argibideak kontuan hartuta. Gai horretan ez badago erreklamatutako azterketarik, epaimahaia dagokion kidearekin harremanetan jartzen saiatuko da, aipatu bilerara joan ez dadin. Bigarren zuzenketarako bilera ekainaren 18an izango da, goizeko 9:00etan, ohiko deialdian, eta uztailaren 15ean, goizeko 9:00etan, ohiz kanpoko deialdian.

  - Epaimahaiak, eratzeko bileran, esleitzen ahal dizkion beste edozein eginkizun betetzea.