• ES
  • EU
  • EN


Sartzeko probak: Batxilergoa eta LH (BEUS), 25, 40 eta 45 urtetik gorakoak


25 urtetik gorakoak

Partes de este texto:

Norentzat

NUPek urtero egiten du 25 urtez gorakoentzako Unibertsitatean Sartzeko Probarako deialdia. Proba egiteko betekizunak hauek dira:

  • 25 urte izatea edo betetzea probak egiten diren urtean.
  • Unibertsitateko ikasketetarako sarbidea ematen duen titulurik ez edukitzea
  • Zure herrialdean unibertsitatean sartzeko aukerarik ematen ez duten atzerriko ikasketen titulu bat edukitzea.

NUPen 25 urtetik gorakoentzako sartzeko proba gainditzen duten ikasleek lehentasuna dute NUPen ikaspostua eskuratzeko, sartzeko proba beste unibertsitate batean gaindutu dutenen aurretik.

Eskatzaileek beraiek aukeratu duten unibertsitatean egingo dute proba, betiere egin nahi dituzten ikasketak bertan ematen badira; probak zer unibertsitatean gainditu dituzten, horretan sartzeko lehentasuna izango dute.