• ES
  • EU
  • EN


Graduen prezioak eta salbuespenak

2018-2019 ikasturteko prezioak 

Matrikulak zenbat balio duen kalkulatzeko, irakasgaiaren kreditu kopuruak bider kreditu bakoitzaren prezioa egin behar da.

  • GIZA ETA GIZARTE, JURIDIKO ETA EKONOMI ETA ENTREPRESA ZIENTZIEN GRADUKO 1. ikasmailen prezioa: 976 €
  • INGENIARITZAK ETA OSASUN ZIENTZIEN GRADUKO 1. ikasmailen prezioa: 1383 €
   Giza eta Gizarte Zientziak   Ingeniaritzak eta Osasun Zientziak
1. matrikula  16,25 €/kredituko
  (97,50 €, 6 ectsko irakasgaia)
23,05 €/kredituko
(138,30 €, 6 ectsko irakasgaia)
2. matrikula 32,50 €/kredituko
(195 €, 6 ectsko irakasgaia)
46,10 €/kredituko
(276,60 €, 6 ectsko irakasgaia)
3. matrikula  70,50 €/kredituko
(423 €, 6 ectsko irakasgaia)
99,85 €/kredituko
(599,10 €, 6 ectsko irakasgaia)
4. matrikula eta hurrengoak 97,65 €/kredituko
(585,90 €, 6 ectsko irakasgaia)
138,25 €/kredituko
(829,50 €, 6 ectsko irakasgaia)
*Irakasgairen bat gainditzen ez baduzu eta bigarren aldiz irakasgai berean matrikulatu nahi baduzu, bigarren matrikulatzat hartuko da eta prezioa bikoiztuko da, aurreko koadroan azaltzen den bezala; prezioa igotzen doa hirugarren matrikula, laugarrena edo ondorengoak baldin badira.

 

Administrazio-tasak

Prezio akademikoez gainera, prezio administratiboak ordaindu behar dira. Hauek dira:

  • Asegurua: 28 urtetik beherakoentzat, eskola asegurua, 1,12 € / 28 urtetik gorakoentzat, cum laude asegurua, 13 €.  Ez da aplikatzen murrizketarik edota salbuespenik.
  • Gastuak kudeaketa akademikoarengatik: 41,15 €
  • Espedientea irekitzea: 31,25 € (lehen matrikula egitean baizik ez da ordaintzen).
SALBUESPENAK
   Nori aplikatzen zaion   Salbuespen mota Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Familia Ugari Orokorra Izaera orokorreko familia ugariak (1. mailakoak) Murrizketa: % 50 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan Bizilekua Nafarroatik kanpo daukatenen kasuan: familia ugari arruntaren txartela indarrean izan behar da matrikula egiten den unean.
Familia Ugari Berezia Familia ugari bereziak (2.mailakoak).  Murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan. Bizilekua Nafarroatik kanpo daukatenen kasuan: familia ugari bereziaren txartela indarrean izan behar da matrikula egiten den unean.
Ezgaitasuna % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak, matrikula egiten den garaian Murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan.  Ezgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazio ofizial indarduna.
Ohorezko matrikula batxilergoan edo lanbide heziketan. Batxilergoko aparteko saria. Ohorezko matrikula, batez besteko nota batxilergoan edo lanbide heziketan.
Batxilergoko sari gehigarria
Prezio akademikoen % 100, ikasketen lehen urtean Ziurtagiria, baldin eta hautaprobetako txartelean datu hori aipatzen ez bada.
Ohorezko Matrikula ikasketa plan bereko NUPeko irakasgaietan Irakasgaietan Ohorezko Matrikula bat edo batzuk dituzten NUPeko ikasleak Kreditu kopuru berdina dituen irakasgai baten irakaskuntza prezioen % 100, geroagoko ondoko epean Ofizioz egiten da, eskatu beharrik gabe.
Terrorismoaren biktimak 32/1999 Legearen onuradunak Murrizketa: % 100 irakaskuntza-tasetan Barne Ministerioak emandako ziurtagiria, eta, dagokionean, familia-liburuaren fotokopia.
Genero indarkeriaren biktimak, bekarako eskubidea ez dutenak 1/2004 Lege Organikoaren onuradunak Murrizketa: % 100 irakaskuntza-tasetan Ebazpen judiziala, biktima babestearen aldekoa, kondena epaia, edo biktimaren aldeko kautelazko neurria ematen duena.

 

ESKOLA ASEGURUA

28 urtez beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun-zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza tasan sartua.  Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.

28 urtez gorako ikasleek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzeko: Cum laude asegurua

 

Matrikula ordaintzeko moduak: Ikasle berriak / Bigarren ikasmailetako eta hurrengoetako matrikula



50/2018 FORU AGINDUA ekainaren 7koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez prezio publikoak finkatzen dira, 2018-2019 ikasturterako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik ordaindu beharrekoak.