• ES
  • EU
  • EN


Haztapen parametroak


Haztatze parametroak

Parametro hauek 2019/20 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzeko izango dira baliozkoak. BEUS proban gainditutako irakasgaiei aplikatuko zaizkie.

Ariketa horien kalifikazioak 0,1 edo 0,2 punturekin haztatuko dira, eta batez besteko nota gehienez 4 puntu handitzeko aukera egongo da (14 puntu gehienez ere).

               -- GRADUKO IKASKETETAN SARTZEKO HAZTAPENAK 2019/02/04

Hau da unibertsitatean onartua izateko nota kalkulatzeko formula:

 1.- Batxilergoko nota*0,6 + nahitaezko faseko nota*0,4 + a*M1 + b*M2

        - M1 eta M2 dira, haztapena aplikatu ondoren, unibertsitatean onartua izateko nota onena ematen duten gainditutako bi ariketen kalifikazioak. Irakasgai hauek ponderatzen ahal dira: modalitateko enborreko irakasgai orokorrak (nahitaezko eta borondatezko faseetakoak), borondatezko faseko enborreko aukerakoak eta borondatezko fasean gainditutako atzerriko hizkuntza. Balioa izango dute Unibertsitatean sartzeko probetarako, probak gainditu eta ondorengo bi ikasturteetan.
       - a eta b haztapen-parametroak dira, eta 0,1eko edo 0,2ko balioa izango dute.

 

 2.- Prestakuntza-zikloko batez besteko nota + a*M1 + b*M2

      - M1 eta M2 dira unibertsitatean onartua izateko nota onena ematen duten BEUS probako bi ariketen kalifikazioak.
      - a eta b haztapen-parametroak dira, eta 0,1eko edo 0,2ko balioa izango dute.

 

Borondatezko fasea gainditu izanak hura gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan balioko du unibertsitatean sartzeko. Hau da, 2019an gainditutakoa 2019/20 eta 2020/21 ikasturteetan sartzeko da baliozkoa, eta 2018an gainditu zena, 2018/19 eta 2019/20 ikasturteetan sartzeko.

NUPen Sartzeko Araudia